Elkarrizketa egin diote ETB1eko “Egun on Euskadi” saioan Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari.
Bere lehen hitzak atzoko festa egunaren balorazioa egiteko baliatu ditu bozeramaileak eta azpimarratu du Euskadik erakutsi duela nazioarteko ekitaldi handiak antolatu eta aurrera eramateko gaitasuna. Esker oneko hitzak ere izan ditu langileentzat, erakunde antolatzaileentzat eta, baita ere, herritarrentzat, izandako pazientziagatik.
Erronka demografikoari eta immigrazioari lotuta, Ubarretxenak azpimarratu du erronka garrantzitsua dela, erronka horri erantzukizunez eta elkarlanetik erantzun behar zaiola eta horretarako Euskadik tresna berriak behar dituela. “Euskadik badu harrera eredu eta sistema bat, baina ez dago egiturazko planik ez Estatuan ez Europan, ez dago benetako migrazio politikarik; eta Euskadik tresnak behar ditu egoera honi seriotasunez erantzuteko eta horretan ari gara lanean”.
Ubarretxena ez da hika-miketan sartu eta politika egiteko beste era bat aldarrikatu du. Zubiak eraikitzearen alde agertu da bozeramailea, bai immigrazioari lotuta, baita eskumenen eskualdaketari dagokionean ere, “herritarrek eskatzen digute adostasuna politikan ” azpimarratu du.
Eskumenen harira, jakinarazi du gizarte segurantzaren blokean buru belarri lanean ari dela Jaurlaritza, “diskrezioz ari gara lanean, gai konplexua da, multzo honek 6 eskumen barnebiltzen ditu eta momentu honetan langabezia subsidio, kotizazio gabeko prestazio eta langabezia-prestazioen inguruko proposamenak ditugu mahai gainean, egingarriak direnak, eta espero dugu adostasuna lortzea”.
Baliogabetutako atzerriko unibertsitate-tituluak homologatzeko eskumenari buruz esan du Jaurlaritza ez dagoela pozik gertatutakoarekin, “negoziaketa politiko bat dago, eta badaude, gero, beste botere batzuk zailtasunak jartzen ari direnak bidean, baina Euskadik ez dio uko egingo bere nortasunari eta dagokigunari eta bidea egiten jarraituko dugu” baieztatu du Ubarretxenak.
Ertzaintzak atzo, osteguna, arratsaldean egindako ikerketa baten ondorioz, Barakaldoko Cannábica elkarte batek erabiltzen duen lokal…
Ertzaintzak amaitutzat eman du "Mendeku" izeneko operatiboa, Polizia Nazionalarekin batera garatu duena, erakunde kriminalak atzemandako…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, beste bi gizonekin batera Zallako tailer batean…
El presidente del Athletic Club, Jon Uriarte, y el director general de fútbol, Mikel González,…
La Ertzaintza ha detenido en el transcurso de un operativo antidrogas en Lezo a tres…
Esta noche la sede de Podemos situada en la capital guipuzcoana ha sufrido un ataque.…