Categorías: albisteak-berriak

Donostian gizon bat atxilotu dute kale erdian emakume bati lapurreta egiteko eraso egiteagatik. Gizonak emakumearengandik urruntzeko agindua zuen indarrean.

Ertzainek 59 urteko gizon bat atxilotu dute, kalean emakume bati, bere gauzak lapurtzeko, eraso egitegatik. Biktima erasotzailearen ezaguna da, ez da eraso egiten dion lehenengo aldia, eta bost aldiz urratu du harengandik urruntzeko epailean agindua.

Zerbitzutik kanpora zegoen ertzain batek ikusi zuen joan den igandean Donostiako Gernikako Arbolaren Pasealekuan indarkeria erabiliz egindako lapurreta. Erasotzaileak emakumea lepotik eta beso batetik helduta eta horma baten kontra estututa zuen. Agenteak haiengana hurbildu eta gizona apartatu zuen, eta eskuetan biktimaren telefono mugikorra eta diru-zorroa zituela ikusi zuen.

Egoera kontrolpean izan zuenean eta patruila bat bertaratu zenean, agenteek egiaztatu zuten erasotzailea berrerorlea zela, eta Donostiako Epaitegi batek emandako urruntze-agindu bat zuela indarrean. Hori dela eta, indarkeria erabiliz lapurreta egitea eta emakumearen aurkako indarkeriaren esparruko neurri bat urratzearen delitua leporatuta atxilotu zuten.  

Polizia-aurrekarien arabera, erasotzailea eta biktima elkarrekin bizi izan dira emakumearen etxean, Gipuzkoako hiriburuan, eta mehatxu, koakzio eta tratu txar egoerak izan ondoren, Ertzaintzak hainbat atestatu bideratu zituen eta genero-indarkeriako espediente bat aktibatu zuen.  

Azken hilabete hauetan, gizona bost aldiz ikertu edo atxilotu dute biktima babesteko emandako agindu judiziala behin eta berriz urratzeagatik.

Atxilotua atzo, astelehena, jarri zuten Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen.  

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Artikutzako presa zerbitzutik kanpo uzteko proiektua onartu da

binary comment Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Villa Salia, Kontadores, Haurtxokoak eta Gaztelekuak…

1 min hace

Barakaldok irteera azkarragoa eta zuzenagoa sortuko du Arrontegitik autobidera

La salida se realizará por la calle Landaburu hacia Landeta, cumpliendo así una de las…

1 min hace

Imanol Pradalesek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren ibilbidea goraipatu du

Lehendakariak deia egin du berrikuntzan liderrak diren herrialdeengana iristeko autokonplazentzia saihesteko eta berrikuntza disruptiboak sortzeko…

1 min hace

Euskal Herriko IV. Elektrotxaranga Lehiaketako sari nagusia, Iruñerrira

Azken lau asteotan, sekulako giroa sortu dute elektrotxarangek Azpeitiko kaleetan. Taldeen maila ere “oso-oso ona”…

1 min hace

Euskal Selekzioa de pelota vasca debutará oficialmente en la Liga de Naciones en el Jai Alai de Gernika

El debut oficial de la Euskal Selekzioa en el panorama internacional ya tiene fecha: el…

18 horas hace

Salud alerta del incremento del consumo de vapeadores entre la juventud de Euskadi

La Semana sin Humo que se está celebrando esta semana ha propiciado que el Departamento…

18 horas hace