Categorías: albisteak-berriak

Hondarribiko Udalak enpresen ekintzailetza eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak deitu ditu

Bi lerro daude eta denetara 70.000 euro dira; eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6an itxiko da.

Hondarribiko Udalak ekintzailetzaren sustapena eta merkataritza zein zerbitzuen modernizazioa indartzeko dirulaguntzen deialdia egin du. Izena emateko aukera zabalik da www.hondarribia.eus gunean, ekainaren 6a arte.

Dirulaguntzen xehetasunak Estitxu Urtizberea zinegotziak eman ditu: “Dirulaguntza honen xedea Hondarribiaren garapen sozioekonomikoa indartzea da. Hori dela eta, pertsonen enplegarritasuna hobetzea, enpresen sorkuntzari babesa ematea, lehiakortasuna hobetzea eta bertako proiektu estrategikoa sustatzea jartzen du ikusmiran. Hondarribian bizi eta lan egiteko aukerak sortzea garrantzitsua da, horrek ere kaleetako bizitza bermatzen baitu eta hiri seguruago bat egiteko gakoetako bat baita.

Ekimenak bi helburu dauzka: batetik, 2025eko ekintzailetza proiektuei sostengua ematea, eta bestetik, bertako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea, 2024an beren lokaletan egindako hobekuntzak diruz lagunduz”.

Alde Zaharrean dauden ekintzailetza proiektuek beste trataera bat jasoko dute, Udalaren helburua gune historikoari bultzada ematea baita; horregatik, ekintzailetzako laguntzak handiagoak izango dira kasu horretan. Hala ere, dirulaguntza hauen inguruko hausnarketan gabiltza, galtzen ari garen komertzioa babesteko eta hutsik geratzen diren lokalak  berriz merkaturatzea errazteko” zehaztu du Urtizbereak.

70.000 euro denetara

Aurten kopurua 70.000 eurokoa izango da, eta dirulaguntzen lehen lerroari, hau da ekintzailetzaren sustapenari, 30.000 euro bideratuko zaizkio, eta bigarrenari, merkataritza zein zerbitzuen modernizazioa indartzeko lerroari, 40.000.

Informazio osoa: Ekintzailetzaren sustapenerako eta enpresa lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzak

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Artikutzako presa zerbitzutik kanpo uzteko proiektua onartu da

binary comment Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Villa Salia, Kontadores, Haurtxokoak eta Gaztelekuak…

1 hora hace

Barakaldok irteera azkarragoa eta zuzenagoa sortuko du Arrontegitik autobidera

La salida se realizará por la calle Landaburu hacia Landeta, cumpliendo así una de las…

1 hora hace

Imanol Pradalesek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren ibilbidea goraipatu du

Lehendakariak deia egin du berrikuntzan liderrak diren herrialdeengana iristeko autokonplazentzia saihesteko eta berrikuntza disruptiboak sortzeko…

1 hora hace

Euskal Herriko IV. Elektrotxaranga Lehiaketako sari nagusia, Iruñerrira

Azken lau asteotan, sekulako giroa sortu dute elektrotxarangek Azpeitiko kaleetan. Taldeen maila ere “oso-oso ona”…

1 hora hace

Donostian gizon bat atxilotu dute kale erdian emakume bati lapurreta egiteko eraso egiteagatik. Gizonak emakumearengandik urruntzeko agindua zuen indarrean.

Ertzainek 59 urteko gizon bat atxilotu dute, kalean emakume bati, bere gauzak lapurtzeko, eraso egitegatik.…

16 horas hace

Euskal Selekzioa de pelota vasca debutará oficialmente en la Liga de Naciones en el Jai Alai de Gernika

El debut oficial de la Euskal Selekzioa en el panorama internacional ya tiene fecha: el…

19 horas hace