Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat onartu du gaurko saioan, Israeli «berehalako su-eten iraunkorra eta Gazako Zerrendako biztanle zibil palestinarrei ezartzen ari zaien setio suntsitzailearen amaiera» eskatzeko. Gainera, zonaldeko biztanleei laguntza humanitarioa emateko blokeoa gaitzesten du, «nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzen duelako eta Nazioarteko Justizia Gorteak behin eta berriz emandako aginduei men egiten ez dielako».
Carmen Maeztu Eskubide Sozial, Gizarte Ekonomia eta Enpleguko kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, Foru Gobernuak «Israelgo armada Palestinako herriari egiten ari zaion bereizi gabeko erasoak gaitzesten ditu», 2023ko urritik 50.000 biktima baino gehiago eragin baitituzte eta «goseak, desnutrizio akutuak, goseteak, gaixotasunak eta heriotzak eragindako hondamendi-egoeran» baitaude ia 500.000 pertsona, Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera.
Maeztu kontseilariak gogorarazi du Nafarroako Gobernuak laguntza ematen diela Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Iheslarientzako Nazio Batuen Agentziaren (UNRWA) proiektuei, 5,8 milioi euro, hain zuzen ere.
Adierazpen instituzionala
Hauxe da adierazpen instituzionalaren testua, hitzez hitz:
«Nafarroako Gobernuaren adierazpen instituzionala, zeinaren bidez Israeli exijitzen baitzaio Gazako zerrendan berehalako su-eten iraunkorra ezartzea eta palestinar zibilen aurkako eraso suntsitzaileari amaiera ematea.
Nafarroako Gobernuak, maiatzaren 28an egindako bilkuran, adierazpen instituzional hau onesten du Israeli exijitzeko berehalako su-eten iraunkorra, eta irmoki gaitzesteko Israelgo armadaren erasoaldi bereizi gabea palestinarren aurka; izan ere, ofentsiba militarra 2023ko urrian hasi zenetik, 50.000 pertsona pasa erail dituzte, 15.000 haur barne. Orobat, Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egiten du laguntza humanitarioa Gazako zerrendan sartzeko blokeoa, Israelek biztanleria zibilaren aurka egina, giza eskubideen urraketa nabarmena baita eta, NBEk zehaztu duen bezala, genozidioa ere bai; horren aurrean, Nafarroak ezin du beste alde batera begiratu.
Hamasek urriaren 7ko atentatuak egin bezain pronto, Israelek gerra-eraso odoltsua abiarazi zuen, eta, aldi berean, Gaza guztiz setiatu eta laguntza humanitarioaren hornidura ito zuen. Murrizketa eta eraso hilgarri horiek larriagotu egin dira Israelek martxoaren 18an su-etena hautsi ondoren. Harrezkero, areagotu egin da gerra-erasoa, eta atea itxi zaio laguntza humanitarioari; horren ondorioz, milaka pertsona hil dira Gazako zerrendan, eta biztanleria zibila gosetea, lazeria eta gaixotasunak pairatzen ari da; gerra-praktika hauek legearen, justiziaren eta moralaren kontrakoak dira.
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, ia 500.000 pertsona ari dira sufritzen katastrofe hau, gosetea, desnutrizio akutua, gaixotasunak eta heriotzak dakartzana.
Israelek uko egin dio laguntza humanitarioa Gazan sartzeari, eta horrek nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzen du, eta Nazioarteko Justizia Gortearen aginduen kontrakoa da, Gorteak behin eta berriz manatu baitio palestinarrei bermatu diezazkiela laguntza humanitarioa eta oinarrizko zerbitzuak.
Blokeo hori genozidioa da, ezbairik gabe, eta nazioarteko itunak eta zuzenbide humanitarioa urratzen ditu, eta nazioarteko ordena larriki mehatxatzen.
Ildo horretan, Israelgo gobernuak Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoa-UNRWAren jarduera humanitarioa ere oztopatu du, Israelgo Parlamentuak lege bat onetsi baitu herrialdean UNRWAren jarduerak debekatzeko.
Nafarroako Gobernuak babesa ematen dio lan-bulego horri beste behin ere, joan den irailean Bakearen Egunaren saria eman baitzion haren lana aitortzeko, eta babesten du lanean jarraitu behar duela eskualde horretan.
Nafarroako Gobernuaren eta UNRWAren arteko elkarlana UNRWA Nafarroa erakundearen bidez gauzatzen da eta 2006. urtean hasi zen, nazioarteko laguntzen deialdietako dirulaguntzen bitartez. 2021etik aitzina, UNRWArekiko elkarlana dirulaguntza izendun baten bitartez bideratzen da, eta lankidetza-hitzarmen baten bidez antolatzen. Hala, laguntza humanitariorako eta garapenerako jarduerak eta herritartasun globalerako hezkuntzako jarduerak finantzatzen dira. 2025ean laguntza 660.000 eurokoa izanen da.
Horrez gain, 2023an, UNRWAren laguntza eskeari erantzunez, Nafarroako Gobernuak 266.000 euroko premiazko ekarpena eman zion gerrak eragindako oinarrizko premiei erantzuteko, Israelgo estatuak liskarrak gaiztotu baitzituen Gazako zerrendan eta egiazko krisi humanitario bat bizitzen ari baitziren lurralde haietan. Nafarroako Gobernuak UNRWAren proiektuetarako eman duen finantzaketa 5.831.337,00 eurokoa da, guztira.
Beraz, Nafarroako Gobernuak bere min sakona adierazten du, eta Israelgo gobernuari hauxe exijitzen dio:
Bidebarrieta Kulturgunea acoge las citas del 27 de mayo al 9 de junio, a las…
Hoy se ha registrado una nueva muerte en accidente laboral en Bizkaia. Una persona que estaba…
En 2024, cada bilbaino depositó en el contenedor verde unos 26,5 kg de envases de…
El Museo Casa de la Moneda de Madrid ha acogido el estreno de la Reserva Ecoturista…
Los leones se medirán al exigente PSV Eindhoven, campeón de la Eredivisie, en un partido…
El gamer de la Real Sociedad Emre Yilmaz se ha proclamado campeón de la eChampions League,…