Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egilea atxiki du


25_0367 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egilea atxiki du

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egilea atxiki du

Prentsa zerbitzua

2025-05-28

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur Gasteizen, oinezko bati poltsa lapurtzeagatik. Zerbitzuz kanpo zegoen agente bat gertakarien lekuko izan da, eta erasotzailea atxiki du polizia-baliabideak iritsi arte.

Gaur, asteazkena, eguerdiko hamabiak aldera, gizon bat bere atarira sartzen ari zen oinezko bati bizkarretik hurbildu zaio, eta soinean zeraman poltsa indarrez lapurtu dio. Jarraian, ihes egin du.

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat gertakarien lekuko izan da, eta lapurraren atzetik korrika atera da. Haren atzetik 200 bat metroko ibilbidea egin ondoren, ibilbidean zehar poltsa lurrera nola botatzen zuen ikusita, atxiki eta poltsa berreskuratzea lortu du, uniformedun patruilak iritsi arte. Patruila horiek gertakariaren ardura hartu dute, eta gizona atxilotu dute, indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita. Agenteak berak eman dio abisua SOS Deiak 112 larrialdietarako telefonoari.

Atxilotua, 50 urtekoa eta antzeko beste gertakari batzuengatik ikertzen ari direna, epailearen esku utziko dute gaur.