Bakio, asteartetik hondartza inguruan desagertutako pertsonaren bilaketa berriro hasi da gaur goizean


25_0369 Bakio, asteartetik hondartza inguruan desagertutako pertsonaren bilaketa berriro hasi da gaur goizean

Bakio, asteartetik hondartza inguruan desagertutako pertsonaren bilaketa berriro hasi da gaur goizean

Prentsa Zerbitzua

2025-05-29

Larrialdi Zerbitzuek, Ertzaintzak, Gurutze Gorriak eta Itsas Salbamenduak asteartetik Bakioko hondartzara joan zenetik desagertuta dagoen 52 urteko gizon bat bilatzeko lanei ekin diete berriro.

Gaur goizeko lehen ordutik, Eusko Jaurlaritzako larrialdietako teknikari bat bilaketa koordinatzen ari da Bakion. Ohar hau bidaltzeko orduan, helikoptero batek, Ertzaintzaren dronen atalak, Zaintza eta Erreskate Unitateak (UVR), uretako eta mendiko sekzioek, Gurutze Gorriaren ontzi batek eta Itsas Salbamenduko beste batek parte hartzen dute miaketan.

Bilaketa-lanak atzo hasi ziren, senide batek asteartean pertsona Bakioko hondartzara joan zela jakinarazi ostean. Atzo, asteazkena, gizonezkoaren gauzak aurkitu zituzten hondarrean eta bere autoa hondartzaren ondoan aparkatuta. Hori dela eta, bilaketa egiteko baliabideak aktibatu zituzten.