Categorías: albisteak-berriak

Basque Culinary Centerrek XIII. Eusko Label Lehiaketa ospatu du

Basque Culinary Centerrek eta HAZIk antolatutako XIII. Eusko Label Lehiaketa ospatu da gaur arratsaldean. Bertan, BCCko lehen mailako ikasleek, zortzi taldetan banatuta, Eusko Label zigiluarekin ziurtatutako produktuekin egindako lau pintxotan oinarritutako menua prestatu behar izan dute zuzenean.

Lehiaketa honen bidez, ikasle gazteak, euskal gastronomiaren preskriptore izango direnak, Euskadiko kalitatezko produktuekin ohitu nahi dira, eta bertako eta sasoiko produktuari balioa eman nahi zaio, landa-eremu jasangarrian landua, zapore-bermerik handienak eskaintzen dituena.

HAZIko zuzendari nagusi Raimundo Ruiz de Escuderok hasiera eman dio lehiaketari, ikasleei zuzendutako ekimen honen ibilbide luzea nabarmentzen eta azpimarratu du oso garrantzitsua dela lanbide-heziketaren munduaren eta sektore ekoizlearen arteko lankidetza, tokiko elikagaiei eta Euskadiko Elikadura Kateari balioa emateko.

Lehiaketa amaitu eta talde irabazlea ezagutu ondoren, HAZIko zuzendariak eta Joxe Mari AizegaK Basque Culinary Centerreko zuzendariak sariak banatu dizkiete irabazleei. Guztira, lau sari eman dira kategoria hauetan:

  • Tradizioaren eta ahosabaiaren oroimenaren saria
  • Proposamen gastronomiko onenaren saria
  • Zerbitzu-proposamen onenaren saria (eta uztartzea)
  • Ikus-entzunezko proposamen onenaren saria

Talde irabazleentzako saria kalitate bereizgarriak dituzten produktuen saski bat izan da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Los Servicios de Emergencias de Euskadi rescatan a una montañera accidentada en la localidad alavesa de Andoin

25_0374 Los Servicios de Emergencias de Euskadi rescatan a una montañera accidentada en la localidad…

17 horas hace

Tolosa, bi atxilotu hiri-edukiontzi batzuk erretzen harrapatu ondoren

25_0373 Tolosa, bi atxilotu hiri-edukiontzi batzuk erretzen harrapatu ondoren Tolosa, bi atxilotu hiri-edukiontzi batzuk erretzen…

1 día hace

Bilbao ha incorporado 1.609 nuevos árboles desde enero de 2024

El Ayuntamiento ha generado un mapa del arbolado de Bilbao que se puede consultar en…

2 días hace

Un hombre mata a la hija de su pareja en Bilbao y después se suicida

La Policía Municipal de Bilbao ha confirmado que un hombre de 43 años de edad ha…

2 días hace

Continúa la búsqueda de la persona desaparecida desde el martes en la zona de la playa de Bakio

Las labores de búsqueda de un hombre de 52 años de edad desaparecido desde el…

2 días hace

Covite entregará mañana su XXIV Premio Internacional a la película ‘La Infiltrada’ en el Kursaal

El Palacio de Congresos Kursaal de Donostia acogerá mañana la entrega del XXIV Premio Internacional del…

2 días hace