Bilboko etxebizitza batean bi pertsonaren heriotza ikertzen ari da Ertzaintza


25_0370 Bilboko etxebizitza batean bi pertsonaren heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

Bilboko etxebizitza batean bi pertsonaren heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

Servicio de prensa

2025-05-30

43 urteko gizon baten eta 13 urteko adingabe baten, aita-alabak, gorpuak agertu dira gaur goizaldean Bilbon, beraien etxean. Ertzaintza nondik norakoak ikertzen ari da. Biek indarkeria zantzuak dituzte. Hirugarren pertsona bat, adingabearen ama, osasun-zentro batera eraman dute, zauriak baitzituen.

Bilboko Udaltzaingoak 05:08an eman dio abisua Ertzaintzari, Errekalde auzoko etxebizitza batetik atera eta zauritutako emakume batek laguntza behar zuela jakin ondoren. Etxebizitza horretan genero-indarkeriako eta familia-indarkeriako gertakari larri bat gertatzen ari zen. Antza denez, bere bikotekidea eta bien alaba etxebizitzan zeuden.

Udaltzainek biktimari lagundu diote eta erasoa gertatu den etxebizitzara joan dira, eta hildako bi pertsonak aurkitu dituzte, bai neskatoa bai gizona. Ustez arma zuriz egindako indarkeria zantzuak zituzten biek. Zauritutako emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak bere gain hartu du ikerketa, eta gertakarien lekua zaintzen ari. Bertan, atal espezializatuek begizko ikuskapena egingo dute.