25_0375 Bilbon atxilotu dute genero-indarkeriagatik, kalean bikotekideari eraso egin ondoren
Servicio de prensa
2025-06-01
Ertzaintzako agenteek 29 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, genero-indarkeriako delitu bat leporatuta. Ertzainek emakumea astintzen eta jotzen ikusi dute, eta atxiloketari bortxaz aurre egin dion erasotzailea mendean hartu behar izan dute.
Gaur, igandea, goizaldeko 05:00etan gertatu da Indautxu auzoan. Ertzaintzaren Herritarren Babeseko patruilei jakitera eman diete gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola kalean. Gizonak lekuko bat ere jo du.
Agenteak iritsi direnean, gizonak kristalezko botila bat zuen esku batean eta emakumea astintzen eta beste eskuarekin jotzen jarraitzen zuen, eta patruilek premiaz esku hartu behar izan dute, beraz, erasotzailea menderatzeko. Gizona bortxaz oldartu zaie ertzainei, atxilotu eta eskuburdinak jarri aurretik.
Erasoa jasan duen emakumea Basurtuko ospitalera eraman dute osasun-arreta jasotzeko. Gizona, genero-indarkeriako ustezko delitu bat leporatuta atxilotu dutena, polizia-egoitzan dago agintari judizialaren eskuetan noiz jarriko zain.
Gertakari horretara presaz zihoazen Ertzaintzaren bi patruilek trafiko-istripua izan dute Bilboko Concha Jeneralaren kalean. Istripuan lau agente zauritu dira eta osasun-zentroetara eraman dituzte.
25_0382 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Lemoan etxebizitza bat okupatzen saiatu ondoren Ertzaintzak gizon bat…
25_0383 Hiru pertsona atxilotu dituzte Lezon drogaren aurkako operazio batean Hiru pertsona atxilotu dituzte Lezon…
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian 4.812 pertsonak eman dute izena Euskal Poliziaren seigarren deialdi bateraturako.…
El prestigioso informe anual de Football Benchmark ha situado a la Real Sociedad como el…
Jose Antonio Pozanco ‘Ros’, preparador físico del primer equipo masculino del Athletic Club, no continuará…
En el primer cuatrimestre de este año, un total de 1880 mujeres han denunciado haber…