Categorías: albisteak-berriak

Emakundek irmo gaitzetsi du Bilbon gizon batek eragindako bere alabaren hilketa

  • Ikerketatik ondorioztatzen diren xehetasunen zain, familia barruko indarkeria matxistaren kasu baten aurrean gaude, eta indarkeria bikarioa izan daiteke
  • Emakundeko zuzendariak babesa adierazi die familiari eta biktimaren inguru hurbilenari, eta Udalak deitutako gaitzespen-elkarretaratzean parte hartu du

Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeak irmo gaitzesten du Bilbon gizon batek bere alaba hil izana, eta babesa ematen die biktimaren amari eta haren ingurune hurbilenari. Halaber, indarkeria matxistaren kasuetarako administrazioaren baliabideak eta zerbitzuak euren esku jartzen ditu.

Kasuaren ikerketatik ondoriozta daitezkeen xehetasunen zain, familia barruko hilketa matxista baten aurrean gaude, indarkeria bikarioa izan daitekeena.

Zentzu horretan, Emakundek indarkeria matxistaren izaera estrukturala eta latza gogorarazi ditu, baita harreman mota desberdinetara hedatzeko, transmititzeko eta egokitzeko duen gaitasuna ere. Ez gaude gertakari isolatu baten aurrean, baizik eta gure gizartean emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasunaren beste ondorio baten aurrean, horren adierazpenik muturrekoena emakumeen aurkako indarkeria matxista izanik.

Horrela, lanean jarraitu behar dugu berdintasun-politikek eragina izan dezaten politika publiko guztietan eta gizarteko eremu guztietan, eta herritar guztiakanimatzen ditugu gaitzespena adieraztera, pertsona guztien inplikazioa ezinbestekoa baita emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko.

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak Bilboko Udalak deitutako gaitzespen elkarretaratzean parte hartu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Desmantelada una organización criminal dedicada a la trata de seres humanos con fines de explotación sexual

Al lo largo del día de hoy, martes, la Ertzaintza, conjuntamente con la Policía Nacional,…

5 horas hace

Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik ibilgailu bat lapurtu ondoren

25_0384 Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik ibilgailu bat lapurtu ondoren Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik…

8 horas hace

Sorkuntza berriztagarriko planta hibridoak garatzeko HYBPLANT proiektu estrategikoa amaitu da

Nordex Energy Spainek koordinatutako eta Ingeteam, Beeplanet Factory, CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) eta Nafarroako…

11 horas hace

Ekainaren 6an hasiko da udako denboraldia Guelbenzu eta Larrabideko igerilekuetan

Guelbenzu Jolas Zentroko eta Larrabide Estadioko Kirol Teknifikazio Zentroko igerilekuek, biak Nafarroako Kirolaren eta Jarduera…

11 horas hace

Ikaztegi bati bizia ematea edo tximeleten oasi bat sortzea, turismoak Nafarroan sortutako karbono-aztarna iraultzeko esperientziak

A* Jesús Garzaron/GN F* 2025_06_03 T* La consejera Rebeca Esnaola participa en una actividad de…

11 horas hace

Nafarroako Gobernuak Kultura Ministerioak Lizarran antolatutako Kultura eta Landatartasunen VIII. Foroan parte hartuko du

Kultura Ministerioak, Nafarroako Gobernuaren eta Lizarrako Udalaren laguntzarekin, Kultura eta Landatasun Foroaren VIII. edizioa antolatu…

11 horas hace