25_0382 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Lemoan etxebizitza bat okupatzen saiatu ondoren
Servicio de prensa
2025-06-02
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Lemoan, etxebizitza bateko atea hautsi eta, okupatzeko asmoz, barrura sartu ondoren.
Atzo, igandea, 21:00ak aldera, dei baten bidez Ertzaintzari jakitera eman zioten Lemoako (Bizkaia) Txiriboketa auzoko etxebizitza baten barruan jabea ez zen gizon bat zegoela.
Adierazitako lekura hurbildu ziren Ertzaintzaren baliabideek egiaztatu zuten etxabe batean kokatutako etxebizitza bateko atea behartuta zegoela eta barruan 22 urteko gizon bat zegoela jabearen baimenik gabe.
Inplikatua etxebizitza usurpatzearen delitua eta egoitza ezagunik ez izatea leporatuta atxilotu zuten. Gero ertzain-etxera eraman zuten zegozkion eginbideak hasteko. Horiek amaitu ondoren, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.
Joan den urtearen amaieratik, Ertzaintza etxebizitzak usurpatzearen aurkako ekintza-plan bat gauzatzen ari da Lemoan, eta, orain arte, zortzi pertsona atxilotu ditu 2025ean.
Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Lorategiak Tokiko Gobernu Batzarrak Rotetako (Altza) hiri-berroneratze integralerako…
Cadena SER Euskadik eta BBK-k GJH Sarien hirugarren edizioa ospatu dute. Ekimen hau erreferente bihurtu…
Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Amurrioko (Araba) Destilerias Acha…
Al lo largo del día de hoy, martes, la Ertzaintza, conjuntamente con la Policía Nacional,…
25_0384 Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik ibilgailu bat lapurtu ondoren Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik…
Nordex Energy Spainek koordinatutako eta Ingeteam, Beeplanet Factory, CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) eta Nafarroako…