Categorías: albisteak-berriak

Eskoletako Urmaelen Sareko V. topaketak urmaeletako erabilera didaktikoan jarri du azpimarra

Urtez urte gero eta ikastetxe gehiago biltzen dituen sare honek ikastetxeen arteko saretzea eta elkarlana errazten du. Iaz pausu berri bat eman zuen bere antolaketan, eta Eskoletako Urmaelen Sareko Batzordea sortu zuen eta horrekin batera, ahalegin berezia egin da zientziaren didaktikan.

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Azkoitian izan den Eskoletako Urmaelen Sarearen V. Topaketan izan da. Berarekin batera, Aranzadi Zientzia Elkarteko kide Paul Minguez eta sareko batzordekideak izan dira.

Urtez urte gero eta ikastetxe gehiago biltzen dituen sare honek, urmaelaren erabilera didaktikoa sustatu nahi du eta ikastetxeen arteko saretzea, elkarlana eta trukaketa bultzatu. Horretarako, joan den urtean, sareak pausu berri bat eman zuen bere antolaketan, eta Eskoletako Urmaelen Sareko Batzordea sortu zuen, Aranzadi Zientzia Elkarteko, Berritzegune Nagusiko, EHUko, Neikerreko eta Euskal Herriko lau ikastetxetako partaideekin.

Egun, batzordea osatzen duten erakundeek bultzatuta eta gidatuta, hainbat formazio eskaintzen dira irakasleentzat, ondoren ikasi duten guztia ikastetxean zabaldu eta ikasleekin martxan jartzeko. Azken urte honetan, ahalegin berezia egin da zientziaren didaktikari buruzko ikastaroak eskainiz. Izan ere, sareak berak bultzaturiko ikerketa batek ondorioztatzen duen bezala, urmaela laborategi natural paregabea da zientziaren konpetentzia ikasleekin lantzeko. Horrez gain, ordea, biodibertsitateari buruzko lanketa bultzatzeko, edota alfabetatze ekologikoari buruzkoak sustatzeko eremu aproposa da, bai eta hezkuntzan landu beharreko konpetentziak garatzeko ere.

Izan ere, Pedrosa sailburuak adierazi duenez, “tresna didaktiko berritzaile gisa balio handia” dute urmaelek. «Toki apartak dira, ikasleei beren gaitasun zientifikoa garatzeko, ingurune naturalaren behaketaren, esperimentazioaren eta azterketaren bidez ikasteko aukera ematen die», adierazi du. Halaber, azpimarratu duenez, «ekosistema horiek zuzeneko esperientzian oinarritutako jakin-min zientifikoa, jasangarritasuna eta ikaskuntza sustatzen dituzte, ikasleei metodo zientifikoa aplikatzeko eta pentsamendu kritikoa indartzeko aukera emanez».

Erabilera didaktikoa eta inpaktua gizartean

Elkar ezagutza, parte-hartzea eta elkarlana bultzatzeaz gain, Topaketak indar berezia jarri nahi izan du urmaelean bertan egiten diren jardueretan eta erabilera didaktikoan. Ikastetxeez gain, Aranzadi Zientzia Elkartea, Berritzegune Nagusia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Neiker bezalako erakundeak ere izango dira bertan, sareko ikastetxeen aholkulari eta gidari modura.

Hori guztiaz gain, batzordeak ikasturtean zehar egindako hEUSnarketa aurkeztu du, Eskoletako Urmaelen Sareak gizartean izan duen inpaktua azaltzeko. Azken urteetan ikerketaren lerroak ere pisu handia hartu du sarean, eta EHUren bitartez, hainbat publikazio eta hitzaldi eman dira nazioarteko kongresuetan. Helburua da ikerketa horien emaitzak, era berean, ikastetxeen egunerokoan lagungarri izatea, erabilera didaktiko egokiago bat egiteko. Hargatik, Topaketan horiek aurkezteko tartea ere hartuko da.

50 ikastetxe Eskoletako Urmelen Sarean

Eskoletako Urmaelen Sarea (EUS) urmaela edo aintzira duten eta horien erabilera didaktikoa egiten duten ikastetxeen sarea da. Lehenbiziko urmael didaktikoa 2013an egin zen eta zazpi urteren buruan sarea sortu zen. Ordutik, urtez urte, handitzen joan da sare hori, egungo 50 ikastetxeko kopurura iritsi arte. Ikastetxeez gain, alabaina, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hiru Campusek ere parte hartzen dute.

Urmaelak ekosistema bereziak dira, azken urteetan beherakada oso handia jasan dutenak. Hori dela eta, hezegune txiki horiek sortzean, naturarekin justizia egiten da: gizakiak desagerrarazi zuena, gizakiak berreskuratzen baitu. Urmaelak auzolanean sortzen dira adituen jarraibideak jarraituz eta hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea ez ezik, leku askotan herritarren parte-hartzea ere bultzatzen da, beti ere ikasleetan arreta berezia jarriz.

Urmaelen Sarearen webgunea: https://www.urmaelaeskolan.eus/orri-nagusia

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Desmantelada una organización criminal dedicada a la trata de seres humanos con fines de explotación sexual

Al lo largo del día de hoy, martes, la Ertzaintza, conjuntamente con la Policía Nacional,…

6 horas hace

Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik ibilgailu bat lapurtu ondoren

25_0384 Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik ibilgailu bat lapurtu ondoren Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik…

9 horas hace

Sorkuntza berriztagarriko planta hibridoak garatzeko HYBPLANT proiektu estrategikoa amaitu da

Nordex Energy Spainek koordinatutako eta Ingeteam, Beeplanet Factory, CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) eta Nafarroako…

12 horas hace

Ekainaren 6an hasiko da udako denboraldia Guelbenzu eta Larrabideko igerilekuetan

Guelbenzu Jolas Zentroko eta Larrabide Estadioko Kirol Teknifikazio Zentroko igerilekuek, biak Nafarroako Kirolaren eta Jarduera…

12 horas hace

Ikaztegi bati bizia ematea edo tximeleten oasi bat sortzea, turismoak Nafarroan sortutako karbono-aztarna iraultzeko esperientziak

A* Jesús Garzaron/GN F* 2025_06_03 T* La consejera Rebeca Esnaola participa en una actividad de…

12 horas hace

Nafarroako Gobernuak Kultura Ministerioak Lizarran antolatutako Kultura eta Landatartasunen VIII. Foroan parte hartuko du

Kultura Ministerioak, Nafarroako Gobernuaren eta Lizarrako Udalaren laguntzarekin, Kultura eta Landatasun Foroaren VIII. edizioa antolatu…

12 horas hace