Aurten berrikusitako parametroekin eguneratuta, arreta berezia jartzen da arrisku-populazioan: 4 urtetik beherakoak, adinekoak, haurdunak, gaixotasun kronikoak dituztenak eta aire zabalean jarduera fisikoa egiten dutenak
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Segurtasun Sailarekin eta Euskalmetekin lankidetzan, 2025eko Bero Plana aurkeztu du. Plan hori ekainaren 1etik irailaren 30era arte garatuko da, eta helburua da tenperatura altuegiak herritarren osasunean duen inpaktua prebenitzea eta murriztea urteko hilabete beroenetan, bereziki egoera ahulenean dauden kolektiboei dagokienez.
Aurreko urteetan bezala, Segurtasun Sailak aktiboki parte hartzen du planean, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez, eta beroak osasunean dituen ondorioei buruzko informazioa eta horiek prebenitzeko gomendioak jasotzen ditu, bai herritarrentzat, bai inplikatutako beste erakunde batzuentzat. Horretarako, funtsezko hiru elementutan oinarritzen da: tenperaturen iragarpena eta ebaluazioa; tenperatura altuek osasunean dituzten ondorioen zaintza epidemiologikoa; eta bero handieneko egoeretan abisuak eta prebentzio-neurriak jakinarazteko sistema bat.
2025eko Bero Planean jasotako herritarrentzako gomendioek azpimarratzen dute oso garrantzitsua dela arreta handiz jokatzea tenperatura altuetan, lau urtetik beherakoekin, adinekoekin, haurdun dauden emakumeekin eta gaixotasun kronikoak dituztenekin. Era berean, gomendatzen da bakarrik bizi diren adinekoekin maiz harremanetan jartzea, eta inor ez uztea aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean.
Era berean, eta tenperatura altuen kasuan ere, Osasun Sailak azpimarratu du komeni dela intentsitate handiko jarduera fisiko ez egitea, eta ahalegin fisiko handiena, bai lanekoak, bai aisialdikoak, bero gutxien egiten duen orduetan egitea. Halaber, gomendatzen da ur eta likido fresko gehiago edatea, egarri ez izan arren; egunaren erdiko orduetan eguzkitan ez egotea; arropa egokiekin, betaurrekoekin eta babes-faktorea duten kremekin babestea; eta arropa argi, zabal eta arinarekin janztea. Eta etxean, dutxa edo bainu hotzak hartzea gomendatzen da; freskatzen duenean leihoak zabaltzea, eta leihoak eta pertsianak egunez ixtea; haizagailuak erabiltzea; eta bero gehien egiten duen orduetan etxetresna elektrikorik ez konektatzea.
2025eko Bero Plana erakundeekin elkarlanean ezarri da, besteak beste, OSALANekin, Beti On Telelaguntza Zerbitzu Publikoarekin, Aldundiekin eta tokiko erakundeekin, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalekin eta EUDELekin, eta hainbat eremu eta erakunderentzako gomendio jasotzen ditu, besteak beste:
Tenperaturen zaintza eta iragarpena Euskalmetek zehaztutako lau eremu klimatikotan egiten da Euskadin. Tenperaturen intentsitatearen eta iraunkortasunaren arabera, hiru arrisku-maila zehazten dira: horia (abisu-egoera), laranja (alerta) eta gorria (alarma). Horietako bakoitzean abisuak ematen dira, eta prebentzio-neurriak gomendatzen dira herritar guztientzat eta talde kalteberentzat. Plana aktibatuta dagoen bitartean, beroari egotzitako hilkortasunaren jarraipen espezifikoa ere egingo da.
BEROAREN ONDORIOAK PREBENITZEKO GOMENDIO OROKORRAK
A. Berotik babestea
Aire zabalean
Etxean eta barrualdeetan
B. Deshidratazioa saihestea
C. Pertsona kalteberenak zaintzea
Informazio gehiago Osasun Sailaren webgunean
https://www.euskadi.eus/informazioa/udaz-gozatu-zure-osasuna-zaindu/web01-a3visol/eu/
Al lo largo del día de hoy, martes, la Ertzaintza, conjuntamente con la Policía Nacional,…
25_0384 Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik ibilgailu bat lapurtu ondoren Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik…
Nordex Energy Spainek koordinatutako eta Ingeteam, Beeplanet Factory, CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) eta Nafarroako…
Guelbenzu Jolas Zentroko eta Larrabide Estadioko Kirol Teknifikazio Zentroko igerilekuek, biak Nafarroako Kirolaren eta Jarduera…
A* Jesús Garzaron/GN F* 2025_06_03 T* La consejera Rebeca Esnaola participa en una actividad de…
Kultura Ministerioak, Nafarroako Gobernuaren eta Lizarrako Udalaren laguntzarekin, Kultura eta Landatasun Foroaren VIII. edizioa antolatu…