Categorías: albisteak-berriak

Juan Carlos Gonzalez: «Gure kezkarik handiena landa-albaitarien belaunaldi-erreleborik eza da, datozen urteetan nabarituko degu»

  • Gasteizko Europa Biltzar Jauregian garatutako Behi-medikuntzako Nazioarteko XXVII. Kongresuaren amaiera.
  • Behi-medikuntzako 800 espezialistak parte hartu dute, «ANEMBE» behi-medikuntzako espezialisten elkarteak bilduta.

Behi-medikuntzako espezialisten elkarteko presidente Juan Carlos Gonzalez´en ustez, «albaitarien prestakuntzak espezializazio- eta konpromiso-maila oso altuak ditu, ANEMBE´ren eta beste erakunde batzuen prestakuntzari esker. Gure kolektiboaren kezkarik handiena da profesionalek ez dutela belaunaldi-erreleborik landa-klinika artatzeko, eta hori datozen urteetan nabarituko degu».

Gaur ostirala, maiatzak 30, Gasteiz´ko Europa Kongresu Jauregian egin den Behi Medikuntzaren Nazioarteko XXVII. Kongresuari amaiera emango zaio. Behi-medikuntzako 800 espezialistak parte hartu dute, ANEMBE behi-medikuntzako espezialisten elkarteak bilduta

Juan Carlos González ANEMBE´ko presidenteak «30 enpresen standetan eskainitako erakusketa atala, eztabaidak, kolaborazioak eta laborategiak eta 59 ponentzia erreferentzial baino gehiago» nabarmendu ditu

«Espainiako iparraldeko, Kantauriko eta Pirinioetako behi-azienden maila altua da, tuberkulosia, bruzelosia eta perineumonia bezalako nahitaezko gaixotasunei dagokienez. Mehatxuak kontrolatuta daude, baina azaleratzen ari diren gaixotasunak ditugu, bai Afrikatik transmititzen dizkigutenak, bai Europako iparraldetik, sukar aftosoarekin «esan du Gonzalezek, eta «oso pozik» agertu da eztabaida eta ponentzia maila altuagatik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko saltoki batean indarra erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzeagatik

25_0397 Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko saltoki batean indarra erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzeagatik…

11 horas hace

Bi pertsona ikertu dituzte Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoko ondare historikoaren aurkako ustezko espoliazio-delituagatik

Ertzaintzaren Ingurumenaren aurkako Delituen eta Hirigintzaren Atal Nagusiak Iruña Okako (Araba) Iruña-Veleia aztarnategi arkeologikoko ondare…

11 horas hace

Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan

25_0395 Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan…

14 horas hace

Barakaldo, droga-trafikoagatik lokal bateko arduraduna ikertu dute

Ertzaintzak atzo, osteguna, arratsaldean egindako ikerketa baten ondorioz, Barakaldoko Cannábica elkarte batek erabiltzen duen lokal…

1 día hace

Ertzaintzak «Mendeku» operatiboa amaitu du

Ertzaintzak amaitutzat eman du "Mendeku" izeneko operatiboa, Polizia Nazionalarekin batera garatu duena, erakunde kriminalak atzemandako…

1 día hace

Gizon bat atxilotu dute Zallako tailer batean lapurtzen saiatu ondoren

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, beste bi gizonekin batera Zallako tailer batean…

1 día hace