25_0379 Ondarroa, hiru atxilotu lokal batean lapurreta egiteagatik

Ondarroa, hiru atxilotu lokal batean lapurreta egiteagatik
Servicio de prensa
2025-06-02
Bi gizon eta emakume bat atxilotu ditu Ertzaintzak Ondarroan, Arrigorri hondartzako udal-biltegiko atea behartu eta lapurreta egiteko barrura sartu ondoren.
Atzo, igandea, gertatu zen Ondarroako Arrigorri hondartzan dagoen lokal batean, eta Ertzaintzak zelatan ari ziren gizon bat eta emakume bat identifikatu zituen.
Ertzainek egiaztatu zuten lokaleko sarrerako atea behartuta zegoela, eta barruan beste gizon bat aurkitu zuten. Biltegiko sarrerako atearen ondoan hainbat objektu zeuden pilatuta, lapurtzeko prest.
Horren aurrean, 25 eta 30 urteko bi gizonak eta 40 urteko emakumea atxilotu zituzten gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Ondoren, atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten zegozkion eginbideak irekitzeko, eta, horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.
Atxilotuetako bik aurrekari ugari dituzte era horretako egitateengatik.