Categorías: albisteak-berriak

Osasun Sailak Osasun Ministerioari eskatu dio euskararen ezagutza ebaluazioan sartzeko, Euskadiko Prestakuntza Sanitario Espezializaturako hautaprobetan

Consulta enfermería, Ambulatorio Antiguo, Centro de Salud, Osakidetza, Donostia, San Sebastian, Gipuzkoa, Basque Country

Osasun Sailak formalki eskatu dio Osasun Ministerioari euskararen ezagutza egiaztatua sartzeko, prestakuntza sanitario espezializaturako hautaprobetan komunikazio-trebetasunen ebaluazioaren barruan. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martínezek berak atzo Mónica García Osasun ministroari bidalitako gutun baten bidez egin du.

Zehazki, plazen eskaintza eta hautaketa-prozedura arautzen dituen urteko Aginduan sartzeko eskatzen da, izangaien komunikazio-konpetentziei buruzko atalean euskararen ezagutza positiboki baloratzeko aukera gaitu ahal izateko, EAEko lanpostuetarako zehazki. Neurri hori eskumen autonomikoen erabilera legitimoan eta euskal sektore publikoan hizkuntza-koofizialtasuna eta euskararen erabileraren normalizazioa babesten dituen arau-esparruan oinarritzen da.

Ministroari bidalitako gutunean, Osasuneko sailburuak proposamen horren argudioak azaldu ditu, hurbiltasunean prestatzeko, sustraitzea sustatzeko eta talentu gaztea erakartzeko beharrean oinarritzen direnak, Euskadin trebatu ondoren, gure sisteman ere lan egin dezaten eta, azken batean, hemen beren bizi-proiektua eraiki ahal izan dezaten.

Era berean, gogorarazten da pazientea bere ama-hizkuntzan artatzeak komunikazio klinikoa hobetu, konfiantza handitu, akatsak murriztu, atxikimendu terapeutikoa indartu eta oztopo kulturalak gainditzen laguntzen duela, arreta seguruagoa, eraginkorragoa eta humanizatuagoa emateko bidean.

Gainera, irizpide hori hautaketa-prozesuan txertatzea aurrerapausoa izango litzateke euskal legerian jasotako hizkuntza-normalizazioaren printzipioak betetzeko, eta, aldi berean, erraztu egingo luke etorkizuneko espezialistak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan eraginkortasunez txertatzea.

Gutunak azpimarratzen duenez, halaber, euskara hizkuntza ofiziala den eta haren erabilera planifikatu eta arautu behar den osasun sistema batean, trebetasun horiek funtsezkoak dira osasun-arretaren kalitatea, ekitatea eta segurtasuna bermatzeko.

Ministerioari bidalitako gutunarekin batera, txosten juridiko bat bidali da. Bertan, egiaztatu egiten da Osasun Sailaren proposamena guztiz bateragarria dela Estatuko araudiarekin eta berdintasun-printzipioa errespetatzen duela, eta Euskadin lanpostuak esleitzeko prozesuan soilik aplika daitekeen haztapen-sistema baten bidez antola daitekeela.

Alberto Martínez Osasuneko sailburuak adierazi duenez, uste osoa du bere ekimena arretaz eta asmo eraikitzailearekin baloratuko dela, eta aldez aurretik eskertu du ministroaren prestasuna. Izan ere, bi aldeko bilerak egin ditu ministroarekin, eta publikoki adierazi du prest dagoela profesionalen prestakuntzan Estatuko hizkuntza koofizialak baloratzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Desmantelada una organización criminal dedicada a la trata de seres humanos con fines de explotación sexual

Al lo largo del día de hoy, martes, la Ertzaintza, conjuntamente con la Policía Nacional,…

5 horas hace

Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik ibilgailu bat lapurtu ondoren

25_0384 Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik ibilgailu bat lapurtu ondoren Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik…

8 horas hace

Sorkuntza berriztagarriko planta hibridoak garatzeko HYBPLANT proiektu estrategikoa amaitu da

Nordex Energy Spainek koordinatutako eta Ingeteam, Beeplanet Factory, CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) eta Nafarroako…

11 horas hace

Ekainaren 6an hasiko da udako denboraldia Guelbenzu eta Larrabideko igerilekuetan

Guelbenzu Jolas Zentroko eta Larrabide Estadioko Kirol Teknifikazio Zentroko igerilekuek, biak Nafarroako Kirolaren eta Jarduera…

11 horas hace

Ikaztegi bati bizia ematea edo tximeleten oasi bat sortzea, turismoak Nafarroan sortutako karbono-aztarna iraultzeko esperientziak

A* Jesús Garzaron/GN F* 2025_06_03 T* La consejera Rebeca Esnaola participa en una actividad de…

11 horas hace

Nafarroako Gobernuak Kultura Ministerioak Lizarran antolatutako Kultura eta Landatartasunen VIII. Foroan parte hartuko du

Kultura Ministerioak, Nafarroako Gobernuaren eta Lizarrako Udalaren laguntzarekin, Kultura eta Landatasun Foroaren VIII. edizioa antolatu…

11 horas hace