Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik ibilgailu bat lapurtu ondoren


25_0384 Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik ibilgailu bat lapurtu ondoren

Donostian atxilotu dute kontzesionario batetik ibilgailu bat lapurtu ondoren

Servicio de prensa

2025-06-03

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Donostian, kontzesionario batetik ibilgailu berri bat lapurtu eta alterneko klub bateko aparkalekuan erregairik gabe geratu ondoren.

Gaur, asteartea, goizaldeko 04:00ak baino minutu batzuk lehenago, gizon bat Donostiako Igara auzoko alterneko klub batera joan da matrikularik ez zuen ibilgailu berri batean.

Bertaratu diren Ertzaintzaren baliabideek egiaztatu ahal izan dutenez, ibilgailuaren gidariak, 24 urteko gizonak, inguruko kontzesionario batetik lapurtu du autoa.

Ertzaintzak inplikatua atxilotu du motordun ibilgailua erabiltzeko ebastea leporatuta, eta udaltzainek eginbideak ireki dizkiote gidabaimenik ez zuela eta substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzen ari zela egiaztatu ondoren.

Atxilotua polizia-egoitzara eraman dute beharrezko eginbideak betetzera, eta, horiek amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.