Bertizko Jaurerriak Ingurumenaren Munduko Eguna ospatuko du ostegun honetan, ate irekien jardunaldiarekin

Bertizko Jaurerriak Ingurumenaren Munduko Eguna ospatuko du ostegun honetan, ate irekien jardunaldiarekin
Cedro Monumento Natural

Bertizko Jaurerriko Parke Naturalak bat egingo du aurten ere ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Munduko Egunarekin, eta ostegun honetan ateak irekiko ditu lorategi historiko-artistikoa ezagutu nahi duen ororentzat. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak antolatu du programazioa, eta, horrez gain, parke naturaleko basoa ezagutzeko doako bisita gidatuak egingo dira larunbatean.