Donostian gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte droga-trafikoagatik


25_0386 Donostian gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte droga-trafikoagatik

Donostian gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte droga-trafikoagatik

Servicio de prensa

2025-06-04

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Gipuzkoako hiriburuan, kalean haxix salerosketa bat egiten harrapatu ondoren.

Atzo, asteartea, 17:00ak aldera, gertatu zen Donostiako Gros auzoan. Kale-jantzian zebilen patruila batek ikusi zuen janari azkarra egiten duen jatetxe bateko uniformea jantzita zeraman gizon bat emakume batengana hurbildu zela eta emakumeak hainbat billete eman zizkiola plastikoan bildutako objektu marroi baten truke.

Bertaratu ziren agente uniformedunek emakumea identifikatu zuten, eta honek aurre hartan erosi zuen objektua, 100 gramo haxix inguru, erakutsi zien agenteei. Substantziaren saltzailea gero identifikatu zuten lanean ari zen jatetxearen barruan.  

Bai saltzailea, 25 urteko gizona, bai eroslea, 23 urteko emakumea, droga-trafikoa leporatuta atxilotu zituzten, eta polizia-egoitzara eraman zituzten zegozkion eginbideak betetzeko. Horiek amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.