Categorías: albisteak-berriak

Donostian gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte droga-trafikoagatik


25_0386 Donostian gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte droga-trafikoagatik

Donostian gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte droga-trafikoagatik

Servicio de prensa

2025-06-04

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Gipuzkoako hiriburuan, kalean haxix salerosketa bat egiten harrapatu ondoren.

Atzo, asteartea, 17:00ak aldera, gertatu zen Donostiako Gros auzoan. Kale-jantzian zebilen patruila batek ikusi zuen janari azkarra egiten duen jatetxe bateko uniformea jantzita zeraman gizon bat emakume batengana hurbildu zela eta emakumeak hainbat billete eman zizkiola plastikoan bildutako objektu marroi baten truke.

Bertaratu ziren agente uniformedunek emakumea identifikatu zuten, eta honek aurre hartan erosi zuen objektua, 100 gramo haxix inguru, erakutsi zien agenteei. Substantziaren saltzailea gero identifikatu zuten lanean ari zen jatetxearen barruan.  

Bai saltzailea, 25 urteko gizona, bai eroslea, 23 urteko emakumea, droga-trafikoa leporatuta atxilotu zituzten, eta polizia-egoitzara eraman zituzten zegozkion eginbideak betetzeko. Horiek amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Astelehenean irekiko da Kirol Ekintzak 25/26 ikastaroetan aurreinskripzioa egiteko epea

Fitness class exercising in the studio at the gym 22.967 plaza eskaintzen dira, udal kirol-instalazio…

42 mins hace

Manteo eta Morlanseko TAO guneetan aparkatzeko gehieneko denbora 3 ordura murriztuko da

Neurria ekainaren 16an jarriko da martxan eta bertakoek aparkatzea erraztuko du Donostiako Udalak Manteo (2-2…

42 mins hace

‘BideRoad’ proiektu teknologikoak mantentze-lanen kudeaketa hobetzea ahalbidetuko du

Ikusmena atzemateko sistema duen ibilgailu sentsorizatu batek kaleak digitalizatuko ditu, eta zoruaren egoera automatikoki identifikatu…

42 mins hace

Bengoetxea lehen lehendakariordeak iragarri du Eusko Jaurlaritzak A2 mailara zabalduko duela doakotasunerantz aurrera egiteko politika

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 oinarrizko mailan matrikulatzen den pertsona orok ia doan egin ahal…

42 mins hace

Irakasleon Garapen Profesionala I. azoka: Elkarrekintzarako aukera eta berrikuntzaren erakusleiho

Begoña Pedrosa sailburua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak antolatu duen “Irakasleon Garapen Profesionala”  azokan izan da…

42 mins hace

Lehendakariak Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren mendeurrena ospatzeko ekitaldi instituzionalean parte hartu du

Imanol Pradales Lehendakaria, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuarekin eta Amaia Barredo…

42 mins hace