Categorías: albisteak-berriak

Donostiako parkeak ezagutzeko bisitak, Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta

Lehena igande honetan izango da, ekainak 8, 11:00etan Aieteko parkean

Ostegun honetan, ekainaren 5ean, ospatuko den Ingurumenaren Munduko Egunarekin bat eginez, Cristina Enea Fundazioak ‘Parketik parkera’ ekimena aurkeztu du. Bertan, Donostiako familiak hiriko hainbat parke ezagutzera eta naturarekiko harremanaz elkarrekin gozatzera gonbidatzen da. Horrela, urtaro bakoitzean egingo diren bisitek berdegune horietara eta bertako txoko eder eta enblematikoenetara hurbilduko gaituzte.

Bisitak

Lehenengo bisita ekainaren 8an izango da, igandea, 11:00etan, Aieteko parkean, euskaraz. Bisita bera gaztelaniaz errepikatuko da ekainaren 22an, eta bi jardueretarako izen-emateak www.cristinaenea.eus webgunean daude zabalik. Bisitetarako programa hau izango da:

  • Udaberriko bisita: Aiete
  • Udako bisita: Urgull
  • Udazkeneko bisita: Ametzagaina
  • Neguko bisita: Ulia

Parketik parkera ekimenak Donostiako parkeak hobeto ezagutzera eta beste modu batera gozatzera gonbidatzen gaitu. Horretarako, irteera hauetan parke bakoitzaren historia ezagutu eta bertako txoko ederrenak arakatzeaz gain, familian arakatu eta jolasteko aukera ere izango dugu.

Uda, udazken eta neguko bisiten data zehatzak eta ordutegiak aurrerago zehaztuko dira.

Donostia berdea

«Inguratzen gaituen ingurune naturala babestu eta balioztatzearen garrantzia gogoratzeko eguna da. Donostian parkeen eta berdeguneen sare paregabea dugu, askotan oharkabean pasatzen dena, baina hor dago, guztion eskura. Gure osasuna hobetzen duten guneak dira, naturarekin konektatzen gaituzte eta egunerokotasunean atseden bat eskaintzen digute «, gogorarazi du Iñigo Garcia Ingurumen zinegotziak.

Ekimenak hiri-parkeak balioetsi nahi ditu, hirien eta bertako biztanleen ongizatean funtsezko papera betetzen baitute.

Berdeguneek erlaxatzeko eta naturaz gozatzeko aukera ematen diete hormigoiz estalitako hirietan bizi eta lan egiten dutenei. Donostiak, zorionez, 21 m2-ko azalera berdea du biztanleko, OMEk bizi-kalitatearen adierazle gisa ezartzen duen batez bestekoaren ia bikoitza. Altxor indibidual eta kolektiboa, guztioi dagokiguna, kasu batzuetan gure arbasoengandik heredatu duguna, kasu askotan gure garaian sortu ahal izan duguna eta datozen belaunaldientzat oinordetzan utziko ditugunak.

«Udaletik parke hauek gero eta irisgarriagoak, inklusiboagoak eta biziagoak izatea nahi dugu. Naturaz gozatzea ez da luxu bat, eskubide bat da, eta gurea bezalako hiri batean, eskubide horren ondorioz, pauso gutxitara leku zoragarriak eduki behar ditugu, guztion artean zaintzen jarraitu behar dugunak «, gaineratu du Garciak.

Gainera, berdegune horiek benetako babesleku klimatikoak dira pertsona eta animalientzako muturreko klima garaietan, eta hiriko zaratak moteltzeko lekuak eskaintzen dituzte, Donostiako Udalak 2022an egin zuen Zarataren Mapa Estrategikoan islatzen den bezala.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Basaurin harrapatu dute ehun bat gramo tusi edo kokaina arrosa izenekoarekin

Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, astelehena, goizean, Basaurin, drogarekin trafikatzea leporatuta. Atxilotua…

32 minutos hace

Alfaro Lehendakariordeak Ultzamako Campuseko ikasleak animatu ditu etxebizitza «eskubide gisa uler dezaten, eta ez merkantzia gisa»

IRATI AIZPURUA Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari eta hirugarren lehendakariorde Begoña Alfarok…

4 horas hace

NOUen irtenbide teknologiko batek Europako finantzaketa jaso du 2. motako diabetesa duten pazienteen arreta hobetzeko

Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuak, osasun-berrikuntzako programaren bidez (EIT Health), DIABYUDA merkaturatzea finantzatuko du. Nafarroako…

4 horas hace

Lizarrara iritsi da «Tokiko merkataritza, erosketa ona» kanpaina ibiltaria

Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak eta Pablo Ezcurra Merkataritza eta…

4 horas hace

Nafarroako Gobernuak berriro eskatuko du Auzitegi Gorenean pertsonatzea, baldin eta obra publikoko kontratuetan Foru Ogasunari kalte egin ahal bazaio

Nafarroako Gobernua berriro agertuko da Auzitegi Gorenean 003/0020775/2020 auzi penalean obra publikoko kontratuetan Nafarroako Foru…

4 horas hace

Lurralde Kohesioak bide-markak pintatzeko, seinaleak kontserbatzeko eta segurtasun-hesiak berritzeko kontratuak lizitatu ditu 24,4 milioi euroren truke

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 24.400.000 euroko balioa duten hiru…

4 horas hace