Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak proposatu du Espainiako Gobernuarekin ‘kupo energetiko-industriala’ adostea Euskadin hornidura bermatzeko

Imanol Pradales Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean iragarri du gaur Espainiako Gobernuari proposatuko diola Estatuarekin ‘Kupo energetiko-industrial’ bat hitzartzea, euskal sare elektrikoaren hornidura bermatu ahal izateko. “Euskal sare elektrikoan egin beharreko inbertsioen zati baten finantzaketa gure gain hartu dezakegu. Kudeaketa-aginduen bidez egin daiteke hori. Lanak aurreratu eta Estatuari ordaintzen diogun Kupotik deskontatu daiteke. Helburua da Abiadura Handiko Trena bezalako azpiegitura estrategikoetarako adostutako eredua jarraitzea”, adierazi du osoko bilkura monografikoan. Bertan eztabaidatu dira gaur egungo eszenatoki ekonomiko berrian aberastasuna sortzeari lotutako politika ekonomiko eta industriala, lehentasunak eta ekimen adierazgarrienak.

Proposamenak EAEko industria-sarearen—zuzenean eragiten die 117 euskal enpresari, forja- eta galdaketa-sektoreetan, metalgintzan, beiran eta automozioan, besteak beste— eta energia-operadoreen eskariari erantzuten dio; energia-potentzia handitzea eskatzen dute, jarduerak bermeekin egin ahal izateko. Kalkuluen arabera, 6.000 megawatteko ahalmen gehigarria izango litzateke, eta instalatutako 12.000 MW-etik 18.000 MW-era pasatzea, % 50eko handitzea, alegia. “75.000 pertsona baino gehiagok etorkizuna arriskuan izan ahalko lukete, inbertsioak premiaz egiten ez baditugu. Hori da euskal industriaren energia-beharraren egoera datozen bost urteetarako”, azpimarratu du Lehendakariak.

Hori dela eta, Imanol Pradalesek etzi egingo den Presidenteen Biltzarrera eramango du proposamena, “Euskadin trantsizio energetikoaren eta industriaren deskarbonizazioaren bidea ireki eta irmoki bultzatzeko”. “Egoerak berehala ekitea eskatzen digu, gure industria-sareak potentzia berria eta ahalmen elektriko handiagoa behar ditu. Ezin dugu gehiago itxaron”, azpimarratu du, eta gehitu duenez, “ez gara besoak uztarturik geldituko. Proposamen zehatz bat aurkeztuko dugu, eta konponbidearen parte izatea espero dugu”.

LGS eta etxebizitza

Lehendakariak gogorarazi du Euskadik erronka handiei egin behar diela aurre, hala nola ekonomiaren eraldaketari, digitalizazioari, teknologia berrien erabilerari eta adimen artifizialari. Horiez gain, klima-aldaketa, ekonomia zirkularra, energia-eraldaketa edo industriaren deskarbonizazioaren aurrean ekiteko gaitasuna behar dugu. Hori guztia, kontuan hartuta erronka demografikoa, immigrazioaren integrazioa, arrakala sozial berriak, belaunaldien arteko elkartasuna edo demokrazia eta askatasuna finkatzeko erronka, “gure inguruan hazten ari den pultsio populista eta autoritarioaren aurrean”.

Errealitate nahaspilatsu horren aurrean, Europarekin bat eginez, “birkokatu eta ekin” behar dugu. Testuinguru horretan kokatzen da datorren astean aurkeztuko den ‘Euskadiko Industria Plan’ berria. Plan horren ildo nagusiak Stéphane Sejourné Europako Batzordeko Oparotasun eta Estrategia Industrialeko lehendakariordearekin kontrastatuko dira bihar Polonian.

Era berean, datorren uztailean, Eusko Jaurlaritzak ‘Euskadiko Hitzarmeneko Gutxieneko Soldatari buruzko Txostena’ jarriko du eragile sozial eta ekonomikoen esku, Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak Aldi Baterako Ezintasunak eta Laneko Osasuna handitzea bezalako gaietan akordio bat lortzeko lanean jarraitzen duen bitartean. Lehendakariak gogorarazi duenez, lan horrek “jarrera maximalistak, aldebakartasuna edo greba egiteagatik greba deitzeko baliabidea gainditzea eskatzen du. Konfrontazioa, berez, ezin da inoiz helburu izan. Liskarren bidez ez da akordiorik lortzen. Elkarrizketa eraikitzaileak eta espazio komunak bilatzeak lortzen du, lubakiak eta marra gorriak alde batera utzita. Ez dugu ahaztu behar adostasuna ez dela aldeetako batek eskatzen duena onartzea. Ez da nire alde edo nire kontra”.

Azkenik, etxebizitzari dagokionez, Imanol Pradalesek azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak etxebizitza-politika integral bat abiaraziko duela, eskaintzaren kudeaketa eta eskaria jasoko dituena, hainbat neurriren bidez; besteak beste, EAJk eta PSEk atzo Legebiltzarrean Premiazko Neurrien Lege Proposamen bat bultzatzeko aurkeztutakoa, politika horri eragiten dioten bost lege aldatzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldo, droga-trafikoagatik lokal bateko arduraduna ikertu dute

Ertzaintzak atzo, osteguna, arratsaldean egindako ikerketa baten ondorioz, Barakaldoko Cannábica elkarte batek erabiltzen duen lokal…

2 horas hace

Ertzaintzak «Mendeku» operatiboa amaitu du

Ertzaintzak amaitutzat eman du "Mendeku" izeneko operatiboa, Polizia Nazionalarekin batera garatu duena, erakunde kriminalak atzemandako…

2 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Zallako tailer batean lapurtzen saiatu ondoren

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, beste bi gizonekin batera Zallako tailer batean…

2 horas hace

Jon Uriarte: “Hablamos del mejor Athletic del siglo y el equipo tiene hambre de más éxitos”

El presidente del Athletic Club, Jon Uriarte, y el director general de fútbol, Mikel González,…

2 horas hace

Ingresan en prisión los tres detenidos en el operativo antidrogas de Lezo

La Ertzaintza ha detenido en el transcurso de un operativo antidrogas en Lezo a tres…

2 horas hace

Podemos denuncia que su sede de Donostia ha sufrido un ataque

Esta noche la sede de Podemos situada en la capital guipuzcoana ha sufrido un ataque.…

2 horas hace