Ertzaintzak «Mendeku» operatiboa amaitu du

Ertzaintzak amaitutzat eman du «Mendeku» izeneko operatiboa, Polizia Nazionalarekin batera garatu duena, erakunde kriminalak atzemandako 39 emakume askatuz, Ertzaintzak atxilotutako 12 pertsonak epailearen esku utziz eta ikertutako gertakariekin lotutako 93 000 euro, 4 ibilgailu, hainbat droga kopuru eta dokumentazioa okupatuz.

Urtebete baino gehiagoko ikerketen ondoren, joan den asteartean operatibo bat egin zuten Ertzaintzak eta Polizia Nazionalak elkarrekin, sexu-esplotaziorako gizakien salerosketan ziharduen erakunde kriminal bat desegiteko. Hurrengo egunetan ere jarraitu du, eta Ertzaintzak amaitutzat eman du, Gasteizen, Bilbon, Amorebieta-Etxanon eta Basaurin atxilotutako hamabi pertsonak epailearen esku utzita. Atxilotuetako hiru kartzelan sartu dituzte.

Vitoria-Gasteizen eta Bilbon egindako hiru sarrera eta erregistroetan parte hartu duten agenteek guztira 92.537 euro, gama altuko 4 ibilgailu, hainbat substantzia estupefazienteen, gailu elektronikoak eta erakunde kriminalaren legez kanpoko jarduerekin lotutako dokumentazioa atzeman dituzte.

Sexu-esplotaziora bideratutako gizakien salerosketaren aurka Ertzaintzak orain arte egin duen operatibo handiena da, eta honako hauek parte hartu dute: Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko Atal Nagusia, Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Atala, Brigada Mugikorreko Unitatea, Esku Hartzeko Unitatea, Txakurren Unitatea eta hainbat ertzain-etxetako Herritarren Babeserako baliabideak.

Jaitsi Imagen