Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan


25_0395 Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan

Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan

Servicio de prensa

2025-06-07

Motorzale bat hil da gaur goizaldean GI-636 errepidean, Lezo parean, izandako zirkulazio-istripu batean.

Ezbeharra goizaldeko hirurak baino lehentxeago gertatu da, Gi-636 errepidean, Lezo parean, motoa errepidetik irten denean, oraindik ezagutzen ez diren egoeretan. Gidaria, 54 urteko gizon bat, hil egin da jasandako lesioen ondorioz, eta bertaratutako osasun-zerbitzuko medikuak heriotza egiaztatu du.

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian berehala, istripu tragikoa nola gertatu den argitzeko.