25_0401 Amorebieta-Etxano, bost zauritu N-634 errepidean gertatu den zirkulazio-istripu batean

Amorebieta-Etxano, bost zauritu N-634 errepidean gertatu den zirkulazio-istripu batean
Servicio de prensa
2025-06-09
Bost pertsona zauritu dira gaur, astelehena, N-634 errepidean, Amorebieta-Etxano parean, hiru ibilgailuren artean gertatu den zirkulazio-istripuan.
Istripua gaur eguerdiko ordu bata baino geroxeago gertatu da N-634 errepidean, Amorebieta-Etxano parean, bi autoren eta kamioi baten artean. Bi pertsona ibilgailuetako baten barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileen laguntza behar izan da ateratzeko.
Bost pertsona Gurutzetako, Basurtuko eta Galdakaoko ospitaleetara eraman dituzte larritasun-maila ezberdineko zauriekin, eta horietako bat Osakidetzaren helikopteroak eraman du.
Istripuaren ondoren, bidea itxita geratu da bi noranzkoetan, eta zirkulazioa desbideratu egin behar izan dute. Arratsaldeko lauetan ireki da zirkulazioa Bilborako noranzkoan, eta 16:20an geratu da errepidea irekita bi noranzkoetan.