Categorías: albisteak-berriak

ETSk Astigarragako aldirietako geltokiaren eta haren sarbideen eraikuntza lizitatu du

Proiektuak 13,6 milioi euroko aurrekontua eta 20 hilabeteko epea ditu

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, Astigarragako aldirietako geltokia eta haren sarbideak eraikitzeko lizitazioa onartu du. Proiektuak 13,6 milioi euroko oinarrizko aurrekontua eta 20 hilabeteko egikaritze-epea ditu.

Mugimendu hori, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Susana García Chueca sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzaren eta Administrador de Infraestructuras Ferroviariasen (Adif) artean Euskal Trenbide Sareak (ETS) terminal berriaren obrak egiteko hitzarmena izenpetzeko baimena eman eta bi egun eskasera egin da.

Proiektuak barne hartzen du eraikin angeluzuzen baten eraikuntza, solairu bakarrekoa, nasa eta trenbideen gainean zamalkatuta, 420 m²-ko azalera erabilgarriarekin, erabiltzaileentzako beharrezko zerbitzu guztiak hartuko dituena. Geltokiak, eskailera finkoen eta igogailuen bidez atariarekin lotuko diren 160 metroko alboko bi nasa izango ditu.

Terminalera oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasabide baten bidez baino ezin izango da iritsi. Pasabide hori bidaiarien eraikinaren maila berean egongo da, eta, gainera, trenbideak eta Urumea ibaiak fisikoki bereizita dauden Donostiako eta Astigarragako udalerrien arteko lotura ezarriko du.

Pasabidea 306 metro luze eta 4,5 metro zabal izango da, eta hiru tarte izango ditu. Horietako bi, muturrekoak, aipatutako udalerri bakoitzera iritsiko dira; erdiko tartea, berriz, egituraren bidez geltoki berriari lotuta egongo da, eta sarbide gisa jardungo du.

Erabiltzaile nagusiak, geltokiko zerbitzuak erabiltzen dituzten edo/eta Urumea ibaia paseatzeko gurutzatzen duten Astigarragako bizilagunak izango dira, baina baita hiriguneen artean mugitzeko erabiltzen duten pertsonak eta Donostia aldean dagoen industrialdeko langileak ere.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskalmeten arabera maiatza hezea izan da orokorrean eta normala tenperaturei dagokienez

Maiatzean hainbat ekaitz-egun izan badira ere, batez ere Araban, hilabetea lehorra izan da isurialde kantauriarreko…

5 horas hace

Euskadik Jaioberrien Baheketa 23 patologiaraino handitu du, eta 2026an 32ra iristea aurreikusten du

Alberto Martínez Osasuneko sailburuak Eusko Legebiltzarrean eman du Sailak eta Osakidetzak egiten dituzten baheketa-programen berri;…

5 horas hace

Donostia tokiko demokraziaren Europako hiriburua Europa Sariaren 70. urteurrenean

Miramar jauregian egindako konferentziak eta udaletxeko ekitaldiek gorazarre egin diote Europako hiriek demokraziarekin, bakearekin eta…

5 horas hace

Donostia Gazteriak MartxUp! egitasmoaren bederatzigarren edizioaren deialdia zabaldu du

Uztailaren 12ra arte www.martxup.eus web orrian aurkeztu daitezke proiektuak MartxUp! 2025 programan ideiak eta proiektuak…

5 horas hace

Basogintzan izaten diren lan ezbeharren aurkako plan europar bat jarri du abian Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak

Hainbat lantalde sortu dira laneko istripuen intzidentzia handiaren eta horien larritasun bereziaren aurrean laneko segurtasun…

5 horas hace

Eusko Jaurlaritzak etxebizitza babestuaren aldeko apustuarekin lotzen den Basque Country marka defendatu du Dublinen

Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak mahai-inguru batean parte hartu du Dublinen…

5 horas hace