Donostia, gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu-eraso jarraitua egiteagatik


25_0410 Donostia, gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu-eraso jarraitua egiteagatik

Donostia, gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu-eraso jarraitua egiteagatik

Servicio de prensa

2025-06-14

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean, hilak 12, Donostian, etxeko indarkeriaren esparruan emakume bati sexu-eraso jarraitua egitea egotzita. Gaur, larunbata, goizean aurkeztu dute akusatua epaitegian, eta espetxeratzeko agindua eman du epaileak.

Gertakariak joan den osteguneko arratsalde-gauean izan ziren, Donostian. Emakume batek Ertzaintzari jakinarazi zion gizon bat sexu-erasoen kasu baten biktima izaten ari zela.

Donostiako ertzain-etxeko agenteak biktimaren etxera joan ziren, eta biktimak emandako zantzuekin eta begi-ikuskapenean lortutako frogekin, 39 urteko gizon bat atxilotu zuten, etxeko indarkeriaren esparruan sexu-erasoa egitea egotzita.

Une horretatik aurrera, sexu-erasoen biktimei zerbitzu integrala emateko protokoloa aktibatu zen, eta ertzainek lagundu zuten, bai ospitaleko asistentzia jasotzeko, bai ertzain-etxean salaketa jartzeko.

Ustezko sexu-erasotzailea ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko eginbideekin jarraitzeko. Behin horiek amaituta, gaur goizean Ertzainek atxilotua epaitegira eraman dute,eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.