Lau parke, lau film eta naturaren lau elementu izango dira aurtengo edizioaren protagonistak
Lau proiekzio hiriko lau parketan, lau elementuen inguruan. Donostia prest dago udako kultura-hitzordu aipagarrienetako baterako: Udako Ingurumen-Zinema Zikloa Parkean, Cristina Enea Fundazioak antolatutakoa. Lau film hiriko lau berdegunetan, naturako lau elementuak ardatz hartuta: ura, lurra, airea eta sua.
Ziklo honen hamabigarren edizioa da aurtengoa, eta herritarrek udako hilabeteetan gehien baloratzen duten kultura-jardueretako bat da, bai edukiagatik, bai formatu irisgarri, doako eta familiarragatik. Egian, Bidebietan, Altzan eta Amaran egingo dira proiekzioak, beti 22:30etan, eta sarrera librea izango da, zinemarako ezarritako espazioren edukiera bete arte.
«Zinema baino askoz gehiago da udako zinema», adierazi du Iñigo García Villanuevak, Donostiako Udaleko Aniztasun, Inklusio eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariak. «Aukera ezin hobea da gure parkeak berriro deskubritzeko, komunitatean elkarrekin bizitzeko eta planetarekin dugun harremanari buruz hausnartzeko. Udalak gonbitea luzatzen die donostiar familia guztiei, aire zabaleko zinema-gau horiez gozatzeko, ingurune natural eta hurbil batean, auzoak eta kultura irisgarria aldarrikatzen baititu».
Lehenbiziko edizioak Cristina Enea parkean egin ziren arren, zikloaren eragin-eremua zabalduz joan da, eta ahalegina egin da, kultura auzo guztietara gerturatzeko. Horrela, aurten, laugarren urtez, kultura-zirkuitu handien parte izan ohi ez diren baina publiko zintzo eta gogotsu bat duten eremuetan egingo dira proiekzioak. Aurtengo programazioak gustu eta adin guztietarako filmak izango ditu: Akira klasiko gurtua, La vida de Pi (Piren bizitza) hunkigarria, Nómadas del viento (Haizearen nomadak) ikusgarria eta Las aventuras de Priscilla, reina del desierto (Priscilla basamortuko erreginaren abenturak) koloretsua. Azken hori, gainera, LGTB+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean proiektatuko da, zinema-ziklo horrek aniztasunarekin eta giza eskubideekin duen konpromisoa indartuz.
Film bakoitza naturako elementuetako bati lotuta egongo da, eta, horrela, film horien irakurketa sinboliko eta ingurumenekoa egitea bultzatuko da, hain zuzen ere Cristina Enea Fundazioak sustatzen dituen balioekin bat datorrena.
Udako Ingurumen-Zinema Zikloa Parkean ekimenaren 20205eko edizioan egingo diren proiekzioen datak eta lekuak honako hauek dira:
Erlazionatutako dokumentuak
2025/06/23-an argitaratua
Bilboko udaltzainek 45 urteko emakume bat atxilotu dute, hilketa saiakera egotzita. Zenbait lekukok atxilotua, bikotekidea…
Foru Komunitateko 101 udalerrik dagoeneko badituzte Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Planak (PAMIF), Nafarroako…
Hezkuntzak aurten deitu dituen maisu-maistren kidegorako oposizio-lehiaketako probak ekainaren 19an hasiko dira, ostirala, eta ekainaren…
Foru Gobernuak foru lege dekretu bat onartu du asteazken honetan, Estatu Batuen eta Israelen erasoaren…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, AGR Biogás SA enpresari Arroizko udalerrian planta bat instalatzeko Ingurumen Baimen…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2025eko Inbertsio Programa eguneratzea eta zabaltzea onartu du, 2024ko aurrekontu superabitetik…