Alfaro Lehendakariordeak Ultzamako Campuseko ikasleak animatu ditu etxebizitza «eskubide gisa uler dezaten, eta ez merkantzia gisa»

Alfaro Lehendakariordeak Ultzamako Campuseko ikasleak animatu ditu etxebizitza «eskubide gisa uler dezaten, eta ez merkantzia gisa»
IRATI AIZPURUA

Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari eta hirugarren lehendakariorde Begoña Alfarok harrera egin die gaur goizean Ultzamako Campuseko bederatzigarren edizioko 20 ikasleei, eta dei egin die etxebizitza «eskubidetzat» har dezaten, eta ez merkantziatzat «, eta praktikan jar dezaten Nasuvinsarako egingo dituzten ariketa praktikoetan. Horietan, babestutako etxebizitzen hiru sustapen diseinatuko dituzte, Barañainen, Eguesibarren eta Iruñean.