Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, astelehena, goizean, Basaurin, drogarekin trafikatzea leporatuta. Atxilotua kalean identifikatu zuten, eta substantzia sorgorgarri baten ehun gramo baino gehiago konfiskatu zizkioten, gehiena kolore arrosakoa zen, tusi deitzen dena.
Goizeko hamarrak eta laurden aldera, Ertzaintzari jakitera eman zioten Basauriko Kareaga auzoko kale batean, atari baten ondoan, pertsona bat zegoela bere onetik aterata eta gerritik gora arroparik gabe.
Bertaratu zen herritarren babeserako patruila batek identifikatu zuen inplikatua, itxuraz substantzia sorgorgarrien eraginpean egotearen sintomak zituena. Pertsona horrek plastikozko poltsa bat zeraman, eta barruan agenteek kamiseta bat eta lau poltsatxo zituen pote bat aurkitu zituzten. Bi poltsatxotan hauts arrosa bat, ustez tusia, zegoen, 40 eta 52 gramo. Beste bi poltsatxotan 3 eta 10 gramo zeuden, kasu honetan substantzia zuri bat, ustez kokaina. Gainera, labana bat eta kopuru ezberdinetako billetetan banatuta zeramatzan 375 euro ere konfiskatu zizkioten, ustez drogaren salmentakoak zirelakoan.
Gizona substantzia sorgorgarriekin trafikatzea leporatuta atxilotu zuten, eta Ertzain-etxera eraman zuten zegozkion polizia-eginbideak betetzeko. Gizona aske utzi dute dagoeneko, eta agintari judizialaren aurrera agertu beharko du.
Ertzaintzako agenteek 17 urteko gazte bat atxilotu dute gaur, asteartea, goizaldean, Hernaniko Alde Zaharrean izandako…
Ertzainek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, astelehena, arratsaldean, Bizkaiko hiriburuan, lesio-delitu bat leporatuta.…
Un varón de 33 años de edad fue arrestado el pasado sábado en Beasain, acusado…
Un hombre de 35 años de edad ha sido detenido por la Ertzaintza, como presunto…
Robert Navarro ha llegado a un acuerdo con el Athletic Club para que el delantero,…
El pasado fin de semana un hombre fue arrestado por la Policía Municipal de Andoain,…