Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuak, osasun-berrikuntzako programaren bidez (EIT Health), DIABYUDA merkaturatzea finantzatuko du. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia Zerbitzuaren berrikuntza teknologikoa da, eta Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioak kudeatzen du. Garapenak plataforma digital bat eskaintzen du profesional sanitarioei laguntzeko 2. motako diabetesa duten pazienteak artatzen, ebidentzian oinarritutako tratamendu-plan pertsonalizatuen bidez, beste espezialitate batzuekin lankidetzan.
NOUen irtenbide teknologiko batek Europako finantzaketa jaso du 2. motako diabetesa duten pazienteen arreta hobetzeko
