Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak euskal gazteriarekin elkarrizketarako gune berriak bultzatu ditu, etorkizuneko erronkei aurre egiteko

Euskadi gazteentzat etorkizuna duen herria dela berresteko adinez gazteak diren pertsonen lekukotzak jasotzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Makina bat gazteren ekarpenak batuta partaidetza oinarri izango duen bide orriari hasiera eman zaio.

Imanol Pradales Lehendakariak adierazi duenez, “badakigu politikarekiko urruntasuna sentitzen duzuela. Baita ordezkatzen zaituzten erakundeekin ere. Edo, agian, gero eta gutxiago ordezkatzen zaituzten sentsazioa duzuela. Ezin dugu onartu hau horrela izatea. Elkarrizketa landu behar dugu. Eta horretarako bide berriak aurkitu behar dira. Zubiak eraiki nahi ditugu, gero eta gehiago elkar ulertu, erakundeak gizarte osoa ordezkatzeko sortu zirelako. Baita zuek ordezkatzeko ere».

Abiapuntu horren lekuko gaur Olabeagan (Bilbo) izan den ‘Agertokiak-Ekin Ametsari’ ekitaldia dugu. Gazteen iruditeria kolektiboaren ikuspuntu itxaropentsu bat eskaini duten ehun gazte baino gehiago batu dira, formakuntza, lan arlo, sinesmen, jatorri, genero identitate… ezberdinetakoak hain zuzen. Ekitaldi honetarako izena emanda zeuden 1.200 gazteetatik 130 aukeratu dira eta aukeraketa hori profilen aniztasuna lehenetsita egin da.

Lan hau kolektiboa izan da. Izan ere, etorkizuna gazteak direla adierazten duen  diskurtsotik harago ‘Agertokiak-Ekin Ametsari’ ekitaldiak gazteek etorkizunaren diseinuan zuzenean parte hartu behar dutela erakutsi du. Gazteak entzunaz eta ulertuz  etorkizun posible zein desiragarriak sortzeko prozesu parte-hartzaile eta berritzailea martxan jarri da.

Gaurkoan gazteek eta Eusko Jaurlaritzak ikuspegi posibilista eta eraikitzaile  baten markoan etorkizunari buruzko elkarrizketa sakonak irekitzeko aukera eman dute gazteak eurak Euskadi eraikitzeko prozesuan protagonista bihurtuz.

‘Agertokiak’ espazioan parte hartu duten gazte batzuk:

Eukene Franco (28 urte) Getxo/Miami

Eukene euskal hizkuntzalaria eta Minority Languaging-eko hizkuntza gutxituen aktibista da. Eukeneren hitzetan bere herriko testuinguru erdaldunak identitate euskaldunaren eta hizkuntzaren arteko arrakala sortu zion. “Nik eraikitzen dudan etorkizunean euskara herriaren elementu zentral bihurtu dugu eta eztabaida kontzeptualez eta mugetaz harago euskaldun guztiak batzen gaituen gizarte euskalduna sortu dugu” azaldu du Eukenek.

Inaxio Arin eta Mattin Jauregi (27 urte) Tolosa eta Ikaztegieta

Inaxio eta Mattin erlezainak dira, 2019an Balerdi mendiaren altzoan jaiotako Balerdipeko proiektuari ekin zioten eta ordutik eztia eskuratzeaz haratago eraman nahi duten erlezaintza gaztean dihardute. “Guk eraikitzen dugun etorkizunean tokiko kalitatezko produktuak ekoiztu eta kontsumitzen ditugu eta euskaldunok proiektu hauek gure osasuna eta ingurua zaintzeko duten garrantzia ulertzen dugu” adierazi du Mattinek.

Begoña Lazcano (31 urte) Pasaia

Begoña piraguista profesionala da eta Parisen 2024ko Joko Olinpikoetan aritu zen. Donostia Kayak klubeko kidea da eta 2014tik Basque Team-eko kirolaria da. “Eraikitzen nabilen etorkizunean naturarekiko errespetua eta talde-lana kirol guztien eta komunitatearen garapenerako giltzarri izango dira” azpimarratu du Lazcanok.

Ruben Intxausti (24 urte) Algorta

Makillaje, dantza eta musikarekiko zuen interesak bultzatuta, Rubenek drag mundua aurkitu zuen 16 urte zituela. Sormen-zaletasun gisa hasi zena forma hartzen joan zen, adierazpen artistikorako bide bihurtu arte.  Denborarekin, profesionalizatuz eta gremioko beste artista batzuekin aliantzak eraikiz joan zen, tokiko eszena anitza eta zirraragarria sendotuz. “Eraikitzen nabilen etorkizunean LGTBIQ+ edo esparru feministetatik harago, leku guztiak seguruak izango dira” esan du Ruben Intxaustik.

Inazio Nieva (25 urte) Leioa

Inazio Nieva integratzaile soziala eta garuneko paralisia duen pertsona da. Dibulgatzailea da eta benetako inklusioa sustatzeko tailerrak eta prestakuntzak ematen ditu. ”Nik eraikitzen dudan etorkizunean aniztasun funtzionala mito edo paternalismorik gabe ulertua izango da. Aldi berean justizian eta errespetuan oinarritutako benetako laguntzak izango ditu” azpimarratu du Inazio Nievak.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Plazaolako Bide Berde Bide Naturala, irisgarriagoa mundu guztiarentzat

Plazaolako Bide Naturala irisgarriagoa da pertsona guztientzat Irurtzun eta Leitza arteko lau zatitan, azken hilabeteetan…

1 hora hace

Nafarroak 5.940 milioi euroko gastu errealarekin eta ia %90eko exekuzioarekin itxi zuen 2024a

Nafarroako Gobernuak 2024ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektua onartu du, eta Nafarroako Parlamentura igorri,…

1 hora hace

Martzillako ‘Marques de Villena’ eta Cintruenigoko ‘Otero de Navascués’ BHIak handitzeko obretarako 3,8 milioiko gastua baimendu da

Martzillako ‘Marqués de Villena’ Bigarren Hezkuntzako Institutua handitzeko eta eraberritzeko obren kontratua finantzatzeko, hainbat urtetarako gastu-konpromisoa…

1 hora hace

Hezkuntzak 6,8 milioi bideratuko ditu 2025/2026 ikasturtean ikasle behartsuen eta itunpeko sarearen laguntza-premia espezifikoak dituztenen arreta bermatzera

Gobernuak baimena eman dio Hezkuntza Departamentuari urte anitzeko 6.869.082 euroko gastu-konpromisoa hartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko…

1 hora hace

Ribaforada herrian ureztatzearen modernizazioa bultzatzeko 2025 eta 2026 artean10,5 milioiko gastua baimendu da

Nafarroako Gobernuak baimena eman du, gaurko bilkuran, Ribaforada herrian 2025 eta 2026 artean ureztatzea modernizatzeko…

1 hora hace

Uda da jada Nafarroako Museoan: bisita lagunduen eta doakoen programa iritsi da

Nafarroako Museoak udako bisita-programa tradizionala eskaintzen du, erakusketa iraunkorrarekin batera eta doan. Uztailaren 1etik abuztuaren…

1 hora hace