Categorías: albisteak-berriak

Erakundeek Bidasoaldeko mugikortasun dispositiboa berraktibatu dute udari begira

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Ertzaintzak eta Irun eta Hondarribiko udalek lehen koordinazio-bilera egin dute, aurreko urteetan afekzioak nabarmen murriztu dituzten neurriak mantendu eta indartze aldera

 Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eta Irun eta Hondarribiko udalek lehen koordinazio bilera egin dute gaur goizean, udako trafiko eta mugikortasun dispositiboa abian jartzeko Bidasoa eskualdean, nagusiki Biriatu inguruan sortzen diren afekzioak direla eta.

Erakunde arteko langune honek jarraipena ematen dio azken urteetako lankidetzari, eta, horri esker, operatibo eraginkor bat antolatu ahal izan da trafiko-intentsitate handieneko une zehatzetan afekzioak minimizatzeko. Koordinazio mahaiak ezarritako neurriei esker, azken udetan nabarmen murriztu dira auto-ilarak eta blokeo puntualak.

Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatu Félix Urkolak azpimarratu duenez, “elkarrekin egindako lanak eraginkortasuna erakutsi du, eta Aldundiaren nahia da lankidetza ildo horri eustea, beharrezkoa denean indartzea eta herritarren zerbitzura baliabideak jartzen jarraitzea, eskualdean, puntuala izan arren, eragozpen handiak sortzen dituzten gorabeherei aurre egiteko”. Ildo horretan, bai Aldundiak bai Bidegik indartuko dute langile taldea beharrezkoa den momentuetan, baliabide materialak eta garraio-zerbitzuak areagotuko dira, eta Irungo kobrantza-geltokiko bide guztiak gaituko dira, trafikoaren arintasuna bermatzeko beharrezkoa den guztietan.

Bestalde, Estibaliz Olabarri, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak nabarmendu du oso garrantzitsua dela erakundeen eta eragileen arteko koordinazioa, udako Itzulera Operazioak Biriatuko ordainlekutik eta Bidasoaldeko eskualdetik igarotzean sortzen dituen arazoei irtenbide eraginkorrak bilatzeko eta aplikatzeko. Olabarrik adierazi duenez, “esperientziak erakusten digu koordinazioa eta lankidetza direla herritarren segurtasuna eta ongizatea hobetzeko biderik onena”.

Irungo Udalak, bere aldetik, hirian martxan jartzen den ezohiko operatiboaren funtzionamendu ona azpimarratu du, Europa iparraldera doazen ibilgailuak autobidetik edo saihesbidetik birbideratzea saihesteko balio baitu, hiriaren erdigunera sartu gabe. Cristina Laborda alkateak Udaltzaingoaren lana gogorarazi du. Udaltzainak hiriko sarreretako puntu estrategikoetan jartzen dira, Irunera doazen tokiko ibilgailuei lehentasuna emateko.

Bestalde, gaurko bileran horrelako protokoloak urteko beste une batzuetan aplikatu ahal izatea aztertu da, hala nola Pazko Asteko asteartean edo zubiak edo hainbat jaiegun daudenean, batez ere ibilgailu astunen trafikoarekin kolapsoak saihesteko. Labordak azpimarratu du egoera horiek gero eta maizago gertatzen direla, eta hiriko zirkulazioari kalte egiten diotela udako itzulera operaziotik haratago doazen egun garrantzitsuetan.

Igor Enparan Hondarribiko alkateak nabarmendu duenez, «administrazio guztien arteko elkarlana funtsezkoa da udako trafikoa modu egokian kudeatu ahal izateko, eta, horrela, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko. Iazko udan eta aurrekoan ikusi ahal izan genuen, nahiz eta gure eskualdean udako hilabeteak igarotzen dituzten ibilgailuak milioika izan, hartu ziren erabakiek gure hiriaren barruko egoera arintzen lagundu zuten. Gure aldetik, ahal dugun guztia egingo dugu hasi berri dugun uda honetan horrela izan dadin».

Lana

Koordinazio-mahaia udan ere bilduko da aldizka, trafikoaren bilakaera ebaluatzeko eta une bakoitzean beharrezkoak diren neurriak indartzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0287 Emakume bat atxilotu dute Bilbon, lonja bati su emateagatik, bikotekidea barruan zuela

Bilboko udaltzainek 45 urteko emakume bat atxilotu dute, hilketa saiakera egotzita. Zenbait lekukok atxilotua, bikotekidea…

5 minutos hace

Nafarroako 101 udalerrik homologatu dituzte suteen aurka jarduteko udal-planak

Foru Komunitateko 101 udalerrik dagoeneko badituzte Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Planak (PAMIF), Nafarroako…

5 minutos hace

Irakasletzako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Musikako eta Arte Eszenikoetako Lan Eskaintza Publikoko probak ekainaren 19an hasiko dira

Hezkuntzak aurten deitu dituen maisu-maistren kidegorako oposizio-lehiaketako probak ekainaren 19an hasiko dira, ostirala, eta ekainaren…

5 minutos hace

Nafarroako Gobernuak foru lege-dekretu bat onetsi du Ekialde Hurbileko krisiaren ondorio ekonomikoei erantzuteko

Foru Gobernuak foru lege dekretu bat onartu du asteazken honetan, Estatu Batuen eta Israelen erasoaren…

5 minutos hace

Nafarroako Gobernuak kontuan hartu du Arroizko Udalaren helegitea, eta kautelaz bertan behera utzi du herrian egin nahi den biogas planta

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, AGR Biogás SA enpresari Arroizko udalerrian planta bat instalatzeko Ingurumen Baimen…

5 minutos hace

Nafarroako Gobernuak 271 milioira arte luzatu du Inbertsio Programa proiektu estrategiko berriak bultzatzeko

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2025eko Inbertsio Programa eguneratzea eta zabaltzea onartu du, 2024ko aurrekontu superabitetik…

5 minutos hace