Bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen, banatzaile bati motorra lapurtzeagatik


2025_0443 Bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen, banatzaile bati motorra lapurtzeagatik

Bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen, banatzaile bati motorra lapurtzeagatik

Servicio de prensa

2025-06-28

Ertzaintzak 18 eta 19 urteko bi gazte atxilotu ditu gaur goizaldeko lehen orduetan, Arabako hiriburuan banaketa lanak egiten ari zen pertsona bati motozikleta bat lapurtzeagatik.

Gauerdia baino lehentxeago izan da lapurreta, Gasteizko Zabalgana auzoan. Biktima eskaera bat entregatzen ari zen, eta motorra giltzak jarrita zituela utzi du, eta gaztetxoek aukera baliatu dute hura lapurtzeko. Ertzaintzak horren berri izan ondoren, eta herritarren laguntzari esker, patruila batek egileak aurkitu ditu ondoko garaje batean,
Agenteek motorra eta giltzak berreskuratu ondoren biak atxilotu dituzte, ustez ibilgailua lapurtzeagatik.