Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak bultzatutako Datu-zientzietako laborategia eta NavIA Lab S4 (IA laborategia) programek seigarren eta bigarren edizioa hasi dute, hurrenez hurren. Energiaren, I+G+b Enpresarialaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza Nagusiaren ekimen horiek NASERTIC enpresa publikoak kudeatzen ditu, eta Nafarroako enpresei, batez ere industrialei, eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzea dute helburu, teknologia aurreratuak praktikan sartuz.
Abian da Datu Zientzia eta IA laborategien edizio berri bat