Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak atzotik desagertuta dagoen 86 urteko gizon baten bila ari dira Gorbeia mendian


25_0463 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak atzotik desagertuta dagoen 86 urteko gizon baten bila ari dira Gorbeia mendian

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak atzotik desagertuta dagoen 86 urteko gizon baten bila ari dira Gorbeia mendian

Prentsa Zerbitzua

2025-07-09

Dispositibo batek Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak mobilizatu ditu atzo Gobea mendira joan ostean desagertu zen 86 urteko gizon baten bila. Pertsonaren ibilgailua Zigoitiko (Araba) Muruako harrobien aparkalekuan aurkitu dute.

Desagertutako pertsonaren seme batek eman zuen abisua gauean, aita goizean mendira joan zelako, baina ez zelako etxera itzuli, Gasteizera. Une horretatik aurrera, Ertzaintzaren Herritarren Babeserako eta Larrialdietako Zerbitzuak pertsona bilatzen hasi ziren. Lehen ikerketen ondoren, patruiletako batek desagertutako gizonaren autoa aurkitu zuen Muruako harrobien aparkalekuan, Gorbeian.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikariek Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko baliabideak, Ertzaintzaren helikoptero bat eta droneak, Ertzaintzaren Txakurren Unitatea eta Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldea mobilizatu dituzte. MiƱoien Arabako Atalak eta Gurutze Gorriko kideek ere parte hartu dute bilaketa lanetan.