Categorías: albisteak-berriak

The Folk Faces argitalpenak bost kontinenteetako folklorearen «aurpegiak eta arimak» bildu ditu

Asier Bastida argazkilariak azken 15 urteetan Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian egindako lanaren lagin bat bildu du The Folk Faces argitalpenean: herriaren tradizioetan, folklorean txertatuta dagoen arima, herri-nortasunaren gaineko harrotasuna erakusten duten begiradak dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako argitalpenak azken urteetan Portugaleteko Folklore Jaialdian parte hartu duten 36 herrialdetako artisten 65 erretratu biltzen ditu; 55 banakakoak dira, eta 10, taldekoak.

Aurkezpenean, egileak ondoan izan zuen Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatua, zeinak adierazi baitzuen lan honek gure sustraien eta kulturaren garrantziaren ikuspegi globala ematen digula. Esan zuenez, are gehiago hurbiltzen gaitu milaka kilometrotara bizi arren gurekin funtsezko zerbait partekatzen duten pertsonengana: gurearekiko maitasuna.

Bastidak azaldu zuenez, folklorearen bidez belaunaldi askotako tradizioa eta kultura harrotasunez erakusten duten herriak izan zituen inspirazio-iturri. Jantzi tradizionalak jarrita agertzen diren pertsonen erretratuen bidez, Bastidak pertsona bakoitzaren esentzia, arima eta sustraien eta tradizioen gaineko harrotasuna jaso ditu.

Proiektu horren egileak erantsi zuen 2010ean sortu zela proiektua, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren itzalpean, eta belaunaldiz belaunaldi, herritarren nortasuna egituratzen duen tresnatzat jota, folklorea zaintzeko eta transmititzeko ahalegin anonimoa egiten dutenak aintzatesten ditu. Horrez gainera, adierazi zuen The Folk Faces liburuaren xedea dela protagonista ezezagun horiei aurpegia jartzea, beren bizitzan zehar beren jatorrien, sustraien eta historiaren ondarea mantentzea erabakitzen duten pertsona horiek anonimotasunetik ateratzea.

Ibilbide horren ondoren, Bastidak «zirkulua ixtea» erabaki du, eta lan hau Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera argitaratzea, jaialdiaren 50. urteurrena ospatzeko eta amaiera bikaina emateko dokumentazio grafikoa biltzeko lan luzeari; 5 kontinenteetatik etorritako 45 herrialdetako 800 pertsona baino gehiago erretratatu ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiak 300 ale atera ditu lehen tirada honetan, Aldundiaren erakusketa-aretoetan eta liburutegietan banatzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0289 Lemoako etxebizitza batean marihuana-plantazio bat aurkitu dute bertan sua izan ondoren

Ertzaintzak 51 urteko gizon bat atxilotu du Lemoan osasun publikoaren aurkako delitu batengatik, bere etxean…

1 hora hace

26_0288 Ertzaintzak identifikatu du joan den igandean Zumaiako hondartza batean aurkitu zuten gorpua

26_0288 Ertzaintzak identifikatu du joan den igandean Zumaiako hondartza batean aurkitu zuten gorpua Ertzaintzak identifikatu…

1 hora hace

26_0287 Emakume bat atxilotu dute Bilbon, lonja bati su emateagatik, bikotekidea barruan zuela

Bilboko udaltzainek 45 urteko emakume bat atxilotu dute, hilketa saiakera egotzita. Zenbait lekukok atxilotua, bikotekidea…

4 horas hace

Nafarroako 101 udalerrik homologatu dituzte suteen aurka jarduteko udal-planak

Foru Komunitateko 101 udalerrik dagoeneko badituzte Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Planak (PAMIF), Nafarroako…

4 horas hace

Irakasletzako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Musikako eta Arte Eszenikoetako Lan Eskaintza Publikoko probak ekainaren 19an hasiko dira

Hezkuntzak aurten deitu dituen maisu-maistren kidegorako oposizio-lehiaketako probak ekainaren 19an hasiko dira, ostirala, eta ekainaren…

4 horas hace

Nafarroako Gobernuak foru lege-dekretu bat onetsi du Ekialde Hurbileko krisiaren ondorio ekonomikoei erantzuteko

Foru Gobernuak foru lege dekretu bat onartu du asteazken honetan, Estatu Batuen eta Israelen erasoaren…

4 horas hace