Muskiz, atxilotu bat duela astebete Santurtzin adingabe bati arma zuriz egindako erasoa ikertu ondoren


25_0470 Muskiz, atxilotu bat duela astebete Santurtzin adingabe bati arma zuriz egindako erasoa ikertu ondoren

Muskiz, atxilotu bat duela astebete Santurtzin adingabe bati arma zuriz egindako erasoa ikertu ondoren

Prentsa Zerbitzua

2025-07-12

Ertzaintzako agenteek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo Muskizen, arma zuri batekin lesioak eragitea egotzita. Biktima, adingabea, ospitale batean artatu zuten eta jostura-puntuak behar izan zituen jasandako zauriengatik.

Ikertutako gertakariak uztailaren 6ko goizaldean izan ziren, Santurtziko Cabieces jaietako barrutiaren ondoan. Agenteek bildutako datuen arabera, erasotzailea eta biktima borrokan aritu ziren eta biak lurrera erori ziren. Une horretan, erasotzaileak arma zuri bat atera eta beste gaztea zauritu zuen hankan eta aurpegian. Biktima ospitalera eraman zuten eta jostura-puntuak behar izan zituen.

Gertakariaren inguruan egindako ikerketei esker, kasuaren ardura zuten ertzainek identifikatu ahal izan zuten eraso horien ustezko egilea, arrazoi beragatik polizia-aurrekariak zituen gazte bat.

Atzo, ostirala, Muskizko ertzain-etxeko agenteek pertsona hori atxilotu zuten udalerri horretan, lesio-delitu bat egotzita. Atxilotua Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten.