Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko ordezkaritza batek teknologian puntakoak diren hiru eskualde txinatar bisitatu ditu duela gutxi: Pekin, Lanzhou eta Shenzhen. Bisita horien helburua izan da Asiako herrialdeko eremu berrietan sinergiak ezartzea, Nafarroako industria-sarearen garapen teknologikoa errazteko nahiz lehendik dauden loturak indartzeko.
Nafarroako Gobernua Txinan izan da nazioartekotzeko estrategia bultzatzeko, aukerak aztertzeko eta herrialdearen gaitasun teknologikoa, industriala eta enpresa-arlokoa ezagutzeko
