Categorías: albisteak-berriak

“Zarautzen Bizi” prozesuaren ondorioak

Maiatzaren 13an abiatu zuen Udalak “Zarautzen Bizi” prozesua eta ekainaren 17ra bitartean egin diren 5 saioetan etxebizitzarekin eta Zarauzko kaleen izaerarekin lotutako gaiak jorratu dituzte bertan parte hartu duten 21 herritarrek.

Prozesu honen jatorrian dago Udalak 2024an aurkeztutako “Zarauzko etxebizitzaren egoerari eta etxebizitza eta apartamentu turistikoen eraginari buruzko azterlana” eta hirigintza kolaboratiboaren bidezko ariketa honek helburu izan du herritarrekin eta eragileekin Hirigintza eta Etxebizitza arloetan Udalak hartu beharreko hainbat erabaki partekatzea, “iritzi eta behar desberdinak ezagutu nahi genituen eta interes desberdinak dituztenek elkarri entzunez oreka bilatu”, adierazi du Garbiñe Oiarbide (EAJ-PNV) Hirigintza, Etxebizitza eta Partaidetza zinegotziak, “eta hein handi batean helburuak bete ditugula uste dugu. Ikuspuntu desberdinak zituzten pertsonak bildu ditugu eta gai izan dira sarritan konplexuak diren hirigintzako arauak ulertu eta barneratzeko eta ezagutza horrekin ekarpenak egiteko. Gainera, kasu askotan, elkarri entzunez adostasunak ere lortu dira”.

Prozesuaren berri ohiko moduan emateaz gain,  gonbidapen zuzenak egiteko esfortzu berezia egin zuen Udalak eta 180 gonbidapen bidali ziren, bai gizartearen esparru desberdinak ordezkatzen dituzten eragileei eta baita Udalaren aurreko prozesuetan parte hartu izan duten herritarrei ere. “Gizartearen ordezkaritza ahalik eta zabalena lortzea genuen helburu eta ahalegin berezia egin genuen gonbidapen zuzenak bidaltzeko”, azaldu du partaidetza zinegotziak. “Etxebizitzaren gaiak gure gizartean hartu duen zentralitatea kontuan hartuta, parte-hartzaile kopuru handiagoa espero genuen”, onartu du Oiarbidek, “hala ere, kuantitatiboki parte-hartzea ez bada ere guk nahi bezain arrakastatsua izan, kualitatiboki emaitza oso ona izan dela uste dugu eta prozesuan jasotako ekarpenak oso baliagarriak izango dira aurrerantzean hartu beharreko erabakiak hartzeko”.

Prozesuaren balorazioari dagokionez, nabarmendu beharra dago parte-hartzaileen gehiengo zabal bat gustura edo oso gustura azaldu dela prozesuarekin eta metodologiarekin ere ados azaldu dela gehiengoa. Emandako informazioa bereziki ongi baloratu dute eta asko eskertu dute konplexuak diren gaiak irisgarri egiteko egin den esfortzua. “Talde Motorrak egin duen lana eskertu digute parte-hartzaileek, eta, era berean, Talde Motorra ere oso eskertuta dago parte-hartzaileek izan duten inplikazioarekin eta konpromisoarekin”, adierazi du Oiarbidek.

Hurrengo urratsak

Prozesuan jaso diren ekarpenekin Udal Etxebizitza Tasatuen Ordenantza eta Lokalak etxebizitza bihurtzeko Ordenantza aldatzeko zirriborroak prestatuko ditu Udalak. Gainera, parte-hartzaileek egindako ekarpenen ildotik aztertuko da zein modutan arautu Apartamentu Turistikoak eta Etxebizitza eta Logela Turistikoak. Beste ekarpen batzuei dagokienez (merkataritzaren inguruko ekarpenak, etxebizitza hutsak mobilizatzeko ekarpenak…), banan-banan aztertu eta landuko ditu dagokion udal departamentuak, mota desberdinetako neurriak lantzeko.

“Azken saioan adierazi nuen bezala, prozesu honek hasiera baino ez dio ematen lanketari eta aurrerantzean ere izango da bertan landutako gaietan parte hartzeko aukera, prozesu honetatik abiatuta prestatuko ditugun proposamenak berriz ere partekatuko baititugu herritarrekin eta eragileekin”, jakinarazi du Hirigintza, Etxebizitza eta Partaidetza zinegotziak. “Zarautzen Bizi prozesuan bidelagun izan ditugun guztiei bihotzez eskertu nahi diet egindako lana eta erakutsitako konpromisoa. Etorkizunean ere elkarlanean jarraitzea plazer bat izango litzateke, bai prozesu honetan jorratu ditugun gaietan eta baita beste gaietan ere”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenterian, Torre Pachecon, Murtzian, izandako istiluengatik

25_0474 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenterian, Torre Pachecon, Murtzian, izandako istiluengatik Ertzaintzak gizon bat…

3 horas hace

Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik

25_0473 Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik Hiru atxilotu Hernanin pertsonen legez kanpoko trafikoagatik…

9 horas hace

Hondarribiko Udaltzaingoak zenbait adin txikiko identifikatu eta atxilotu ditu hainbat ibilgailuri kalteak eragiteagatik

Azken egunetan, Hondarribiko hainbat puntutan aparkatuta zeuden ibilgailuetan kalteak eragitearen harira, Hondarribiko Udaltzaingoak zenbait adin…

12 horas hace

Zarauzko Emakume* Sortzaileen Azoka prest dago

Hirugarren urtez jarraian, Berdintasun departamentuak Zarauzko Emakume* Sortzaileen Azoka antolatu du, uztailaren 19an, larunbata, goizeko…

12 horas hace

37. Udako Musikaldia Zarautzen, abuztuan

Abuztuan ospatuko da 37. Udako Musikaldia Zarautzen, eta beste behin, zarauztarrek zein bisitariek musika klasikoaz…

12 horas hace

Yriarte Śląsk Wrocław taldera transferitua irten da SD Eibartik

SD Eibar eta Śląsk Wrocław akordio batera iritsi dira Yriarte murtziako taldera transferitzeko. Yriarte 2019ko…

12 horas hace