Uztailaren 19an, larunbata, hiriko hamar hirigunetan ospatuko da, tokiko 14 kirol erakunderen partaidetzarekin
Hain mediatikoak ez diren kirol-diziplinak ikusarazteko eta herritarren artean horien praktika sustatzeko helburu estrategikoaren esparruan, Donostia Kirolak Jokoak programaren bigarren edizioa antolatu du, Donostiako kaleak gozamen kolektiborako kirol-agertoki bihurtzen dituen ekimena.
Ekimenaren helburua da kirola publiko guztiei hurbiltzea eta tokiko kirol-ekosistemaren aberastasuna nabarmentzea, Donostiak hiri ireki, askotariko eta osasungarri gisa duen kirol-bokazioa indartzen duten esperientzia ludiko eta eskuragarrien bidez.
«Herritarrek diziplina berriak deskubritzea eta hiria modu aktibo eta parte-hartzailean bizitzea nahi dugu. Jokoak klubek urte osoan egiten duten lana ezagutarazteko aukera bat da» nabarmendu du Iñaki Gabarain Kirol zinegotziak.
Programatutako jarduera guztiak doakoak eta irekiak izango dira, eta uztailaren 19an, larunbata, egingo dira hamar hirigunetan:
Hiriko 14 klub eta kirol-agenterekin lankidetzan garatutako programak 20 kirol-modalitate baino gehiago biltzen ditu:
Kirol elkarte laguntzaileak: CD Fortuna KE, CD Gimnasia Rítmica Donostia. Zubieta Pilota Elkartea, Judo Club San Sebastián, Gipuzkoako Badminton Federakuntza, Gipuzkoako Hockey Federakuntza, Donostia Kayak, Kairoscore, Donostia Arraun Lagunak, Ur-Kirolak, Futvolei Donostia, Donostia Urpolozaleak, Real Sociedad-Atletismoa eta Gipuzkoa Basket Fundazioa.
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…
La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…
Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…