Gizon bat atxilotu dute Irungo etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik


25_0502 Gizon bat atxilotu dute Irungo etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Gizon bat atxilotu dute Irungo etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Servicio de prensa

2025-07-27

Ertzaintzako agenteek 35 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, larunbata, arratsaldeko azken orduan Irunen, leiho batetik etxebizitza batera sartzen saiatzen ari zela harrapatu ondoren. Eraikinaren fatxadan jarritako aldamio batetik igota lortu zeun leiho horretara igotzea.

Atzo arratsaldeko zortzi eta erdiak pasata, Ertzaintzari jakinarazi zioten une bat lehenago pertsona batek gizon bat harrapatu zuela irekita zegoen leiho batetik Irungo etxebizitza batera sartzen saiatzen. Adierazi zutenez, aldamio bat zegoen eraikinean, obretan zegoelako, eta bertan eskalatuta, ustezko lapurrak bertara igotzea lortu zuen. Antza denez, lekukoak kargu hartu zionean, ihes egin zuen, eta lekukoak jazarri egin zuen.

Ingurua zaintzen ari zen herritarren babeserako patruila bat berehala hurbildu zen adierazitako lekura, eta lapurreta-saiakeraren ustezko egilea aurkitu zuen etxetik gertu. Susmagarria identifikatu eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten.

Beharrezko izapideak amaitu ondoren, atxilotua epailearen esku utziko dute.