25_0519 Bilbon etxe bateko fatxadari su emateagatik atxilotu dute

Bilbon etxe bateko fatxadari su emateagatik atxilotu dute
Prentsa Zerbitzua
2025-08-08
Ertzainek 48 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon goizaldean kalte-delitu bat leporatuta, Atxuri auzoko eraikin bateko fatxadari su emategatik. Eraikinaren oineko zaborrontzi baten ondoan zeuden koltxoi batzuetan hasi da sua.
Gaur goizaldeko lau eta erdiak aldera, larrialdietako zerbitzuei ohartarazi diete Bizkaiko hiriburuko Atxuri auzoan kalean zeuden koltxoi batzuk eta inguruko fatxada bat sutan zeudela. Ertzaintzaren patruila bat berehala bertaratu da, eta, adierazitakoa egiaztatu ondoren, suhiltzaileak mobilizatu ditu sua itzaltzeko. Anbulantzia ere hurbildu da prebentzio moduan, baina azkenean ez da zauriturik izan.
Agente jarduleek inguruan identifikatu dute gizon bat, gertakariak telefono mugikor batekin grabatzen aritu dela jakin ondoren. Dagozkion egiaztapenak egin ondoren, kalte-delitua leporatuta atxilotu dute.
Atxilotua Bilboko Ertzain-etxera eraman dute beharrezko polizia-eginbideak betetzeko, eta agintari judizialaren eskuetan gaur egunean zehar jartzea aurreikusten da.