Hondarribiko Jai Nagusietako Pregoilari txikien hautaketa deitu dute

Hondarribiko Jai Nagusietako Pregoilari txikien hautaketa deitu dute

Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak 2025ko Jai Nagusietako Pregoilari txikien hautaketa deitu du ondoko baldintzen arabera:

  • Hondarribian erroldatuta egotea eta 9 edota 10 urte izatea edo aurten betetzea.
  • Hautagaiek BAZen izena eman beharko dute (astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etatik 14:00etara). Izena emateko epea abuztuaren 14ko 14:00ean bukatuko da.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • Izena emateko orria beteta.
    • Pregoilari txikia izateko deialdira aurkezteko arrazoia.
  • Originaltasuna eta umorea kontuan hartuko dira hautatzeko prozesuan.
  • Pregolari txiki neska eta mutila hautatuko dira pregoia elkarrekin egiteko irailaren 6an Udaletxeko balkoian goizeko 11:00tan, ekitaldia dinamizatuko duen pertsona bat lagun dutela (aurretik harremana izango dute berekin).
  • Hautagaiek pregoia buruz ikasi beharko dute.
  • Pregoia emateko hautatutako pertsonek 2 sarrera izango dituzte Itsas Etxea Auditoriumean 2025eko maiatzaren 31ra arte programatzen diren zinema eta familia antzerkiko jarduera guztietarako.
  • Deialdian parte hartzearekin, baldintza hauek ontzat ematen dira.