Categorías: albisteak-berriak

WIP Europak Jonas Bak, Tatjana Moutchnik, Massih Parsaei eta Elif Sözen egileen lau film luze aurkeztuko ditu

Somewhere Between Sleep –Jonas Bakena–, Sieben Tage Februar / February, Seven Days –Tatjana Moutchnikena–, Lovers Sleep Alone (behin-behineko izena) –Massih Parsaeirena– eta Veha –Elif Sözenena– dira Donostia Zinemaldiaren 73. edizioko Industriako jardueren esparruan profesionalen audientzia baten aurrean aurkeztuko diren film luzeak, postprodukzio-fasean daudenak. Hiru lehen eta bigarren film bat izango dira WIP Europa Industria Saria eta WIP Europa Saria irabazteko hautagaiak.

Eskozian formakuntza jaso duen Jonas Bak zuzendari alemaniarrak bere bigarren film luzea aurkeztuko du, Somewhere Between Sleep, bi emakumek Oihan Beltzeko herri batean izandako ustekabeko topaketaren ondorioak kontatzen dizkiguna. Baken lehen lana, Wood and Water (2021), Berlinalen estreinatu eta Kompass Perspektive Sariaren aipamen berezia jaso zuen.

Siebe Tage Februar da orain arte film laburrak zuzendu dituen Tatjana Moutchnik zinemagile ukrainarraren lehen film luzea, eta errusiarrek bere herrialdean gauzatutako inbasioa baliatzen du, testuinguru gisa, Stuttgarten bi anai ukrainar amaren ehorzketarako elkartzen direneko istorioa kontatzeko.

Massih Parsaei jatorri irandarreko zinemagileak Lovers Sleep Alone (behin-behineko izena) film luzea aurkeztuko du,; Berlinen lan-prekariotasuna dela-eta gaizki bizi den gazte iraniar erbesteratu bati buruzkoa da, eta gizon batekin baino ez du harremana (zehazki, sexu esporadikoa), harik eta egun batean Teherango lehengusina bisitatzera etortzen zaion arte.

Veha ekoizpen turkiarrak osatuko du hautaketa, Elif Sölzen gidoigile eta zuzendari turkiarraren lehen filmak, hain justu. Filmean, protagonista bere semearekin joango da Alemaniatik Turkiako bere jaioterrira, zehazki, aitaren hiletara, baina bat-batean desagertu eta semea han utziko du.

Aurten, bere garaian WIP Europan izan ziren film hauek lehiatuko dira: New Directors sailean, Aldığımız Nefes / As We Breathe, Seyhmus Altunena, 2024an lehiatua WIP Europan Memento non mori  izenez; eta Zabaltegi-Tabakaleran, berriz, Sarah Miro Fischerren Schwesterherz / The Good Sister, Berlinaleko Panorama sailean estreinatua eta 2024an WIP Europa Industria Sariaren eta WIP Europa Sariaren irabazlea. Halaber, María Trénorrek, Michael Fetter Nathanskyk, Arantza Santestebanek eta beste hainbat zinemagilek nola Donostia Zinemaldian hala nazioarteko beste hainbat jaialdietan estreinatu dituzte euren obrak. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

7 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

10 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

13 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

13 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

13 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

13 horas hace