Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Txindokin

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Txindokin
Servicio de prensa
2025-08-13
Ertzaintzaren helikopteroak 67 urteko emakume bat erreskatatu du, Txindoki menditik jaisten ari zela orkatilan min hartu ostean.
Gaur, asteazkena, 16:00ak pasata, Sos-Deiak 112ra egindako dei batek jakinarazi du mendizale batek istripua izan duela Txindoki mendian behera zihoala, oinez jarraitu ezinik.
Larrialdiei Aurregiteko teknikari batek suhiltzaileak, Osakidetza eta Ertzaintza mobilizatu ditu, besteak beste, mendi-konfigurazioa duen helikoptero bat. Helikopteroa lekura iritsi ahal izan da. Lehen laguntza jaso ondoren, emakumea Garberako heliportura eraman dute hegazkinean, eta anbulantzia batek Donostia ospitalera eraman du.