Bilbo, bi atxilotu droga-trafikoagatik

Ertzaintzaren Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak (BIKLZ) egindako ikerketa bati esker, substantzia estupefazienteak egiteko eta saltzeko erabilitako etxebizitza bat desegin da Bilbon. Bizilagunak, 48 eta 49 urteko bi gizon, atxilotu egin dituzte osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat egotzita.

Ikerketa ekainean hasi zen, Ertzaintzaren BIKLZk Bilboko Bolueta auzoan narkopisu bat zegoela jakin zuenean. Une horretatik aurrera, zaintza-operatibo bat ezarri zen, eta joan den asteazkenean amaitu zen, bi gizon atxilotu zituzten droga-trafikoko delitu bat egotzita eta, ondoren, substantzien laborategi eta salmenta-gune gisa erabilitako etxebizitza miatu zuten.

Epailearen baimena lortu ondoren, atxilotuen etxebizitzan egindako miaketan 1100 euro, banatzeko eta pisatzeko tresnak, ebakitzeko substantziak, 5 kilogramo haxix, 200 gramo polen, 2 kilogramo meta anfetamina «speed» eta 150 gramo kokaina atzeman zituzten.

Atxilotuak epailearen esku utzi zituzten beharrezko izapideak amaitu ondoren.

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua