Bilbo, bi atxilotu ostalaritza-establezimendu batean lapurretan ari zirela


25_0545 Bilbo, bi atxilotu ostalaritza-establezimendu batean lapurretan ari zirela

Bilbo, bi atxilotu ostalaritza-establezimendu batean lapurretan ari zirela

Prentsa Zerbitzua

2025-08-18

Ertzaintzako agenteek 34 eta 53 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Bilbon, ostalaritzako establezimendu batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak lokal barruan zeuden polizia-patruilak iritsi direnean.

Gaur, astelehena, goizaldeko 04:00etan, Bilboko Ertzain-etxeko Herritarren Babeseko patruilak San Adrian auzoko ostalaritza-establezimendu batera joan dira, indarra erabiliz lapurreta egin dutela jakin ondoren.

Agenteek leihotik ikusi dituzte bi gizon establezimendu barruan. Dirudienez, alboko leiho batetik sartu dira, inguruko estolda-tapa batekin kolpatu eta hautsi ondoren.

Lapurrek lokalean sartzeko erabili duten leihoaren ondoan establezimenduko tabako-makina batetik hartutako hainbat tabako-pakete aurkitu dituzte. Kanpora irten direnean, patruilek atxilotu dituzte indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta ustez lapurretan erabili duten bihurkin bat kendu diete.

Polizia-aurrekariak dituzten bi atxilotuak gaur jarriko dituzte Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.