25_0556 Bilbon atxilotu dute bide publikoan emakume bati ustez sexu-erasoa egiteagatik

Bilbon atxilotu dute bide publikoan emakume bati ustez sexu-erasoa egiteagatik
Prentsa Zerbitzua
2025-08-22
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute bart gauean Bilbon, emakume bati ustez sexu-erasoa egitea leporatuta. Ustezko erasoa Alde Zaharrean gertatu da eta gizona Bilbo Zaharra auzoan atxilotu dute, bertan aurkitu ondoren gizona eta biktima.
Ertzaintzaren Herritarren Babeseko patruilek abisu bat jaso dute 22:45 aldera, Bilbo Zaharra auzoko taberna batera joateko esanez, lekuko batzuen arabera gizon bat bezero bati eraso egiten saiatzen ari baitzen. Dirudienez, gizonak atzetik segi dio Alde Zaharretik. Une horretan, agenteek gizona atzeman dute gertatutakoa argitzeko.
Lekukoek ertzainei jakinarazi diete aipatutako gizonak ordu batzuk lehenago ezagutu duela emakumea, eta Alde Zaharreko kale batean gainera joan zaiola eta, bortxaz, sexu-ukituak egin dizkiola, ustezko sexu-eraso bat eginez.
Biktima Basurtuko ospitalera eraman dute, eta ustezko erasotzailea Ertzaintzak atxilotu eta Bilboko Ertzain-etxera eraman du. Polizia-eginbideak amaitu ondoren, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.