Gizon bat atxilotu dute Bilbon oinezko bati urrezko kate bat lapurtzeagatik


25_0574 Gizon bat atxilotu dute Bilbon oinezko bati urrezko kate bat lapurtzeagatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon oinezko bati urrezko kate bat lapurtzeagatik

Servicio de prensa

2025-08-31

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bizkaiko hiriburuan, indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita. Antza denez, urrezko kate bat indarrez tira eginda lapurtu zion San Frantzisko auzoan zebilen pertsona bati.

Atzo, larunbata, arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera, Bilboko San Frantzisko auzoan polizia eskatu zuten, oinezko bati lapurtu egin ziotelako eta delitugilea atxikita zeukatelako.

Bertaratutako patruilek gazte batekin borrokan ari ziren hiru gizon aurkitu zituzten. Azaldu zietenez, susmagarriak urrezko kate bat lapurtu zion bati, gurutze batekin, bularrean kolpe bat emanda. Jarraian, biktimak bi lagunen laguntzarekin lapurretaren egilea atxikitzea lortu zuen. Lapurra ihes egiten saiatu zen, eta hiru pertsona horiei lesio arinak eragin zizkien.

Katea berreskuratu egin zuten, baina ez bertatik zintzilik zegoen gurutzea.

Atxilotua, 20 urtekoa, epailearen esku utziko dute beharrezko polizia-eginbideak amaitzen direnean.